Mugi 4 2003/05


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 4 2003/05

Mugi 4 2003/05
Supergizakien kirola?
Igeriketa, txirrindularitza eta korrikaldia batu, eta triatloia sortuko da. Kirol gogorra da, bai, triatloia, baina ez da supergizakientzat soilik, pazientzia handiz eta ongi entrenatuta edonork egin baitezake; baita zeuk ere, gazte. Duela gutxi arte, jendea berandu samar hasten zen kirol hau egiten, baina egun gero eta gazteagoak dira horretan aritzen direnak.

Duela urte batzuk, triatloia egiten zuten gizon-emakumeak supergizakitzat jotzen ziren. Orduan ez ziren asko kirol honetan jarduten zutenak, eta ez ohiko gaitasuna zutela uste zuten askok. Mito hori, uste oker hori, alde batera geratu da gaur egun, eta beste kirol bat gehiago da triatloia. Gogorra, konpletoa, ederra, baina kirola azken batean, eta txikitatik egin daitekeena gainera.

Zer da, baina, triatloia? Igeriketa, txirrindularitza eta korri egitea –ordena horretan– nahasten dituen kirola. Hiru probak ahalik eta denbora gutxienean egiten ahalegindu behar du atletak.

Erresistentzia handia eskatzen du, eta horretarako entrenamendu luzeak egin behar dira. Distantzia ezberdinetan egiten den kirola da, eta hortik abiatuta beste modalitate batzuk sortu dira: neguko triatloia, duatloia, akuatloia, kuadriatloia... Parte-hartzaile gehien dituena, ordea, triatloia da.


Xabier Gorrotxategi (38) eta Auritz Oianederrek (14) triatloia kirol ederra dela nabarmendu dute. Ez dela uste bezain gogorra diote.
| >>> |
Jaiotzetiko gabezia fisikoa izan arren, igerilari ona izateko gogoa eta irmotasuna aski direla erakusten du egunero Vanessa Carrascok.
| >>> |