 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Zenbakiak
|
|
117
Iñaki Badiola Realerako presidente izateko hautagaiak bere programa aurkeztu zuen. Hautsak harrotu zituen, perla asko utzi zituen bidean, besteak beste 117 futbolarirekin hitz egin duela, 12 kirol zuzendariekin, 17 kirol ordezkarirekin...
2.357
Donostiako Maratoia urtez urte hazten ari den proba da. Inoiz izan den maratoilari kopuru handiena bildu da aurten. 2.357 korrikalari izan ziren irteera puntuan lasterketa egunean, eta horietatik 2.240 lagunek erdietsi zuten helmugara iristea.
93.000
Londreseko Christie´s enkante etxe ezagunak ia 93.000 eurotan saldu zuen Pele futbolari brasildarrak 1970eko Mexikoko Munduko Txapelketako finalean erabilitako elastikoa. 69.800 eurotan atera zen enkantera. Ez dago gaizki kamiseta batengatik... |
|
|
|
|
 |