Agenda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 40 2007/12 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Aladdin izotz gaineko ikuskizuna
Txuri Berri izotz klubak Izotz Gaineko Patinaje Artistikoko Nazioarteko VI. Ikuskizuna antolatu du Aladdin antzeztuko dute, eta funtzioak 21:00etan izango dira. Abenduaren 28 eta 29an, euskaraz, eta abenduaren 30ean, gaztelaniaz. Sarrerak, Txuri Berrin (639 086225).

CVCren txangozaletasunaren gala

Abenduaren 13an, 19:30ean, Vasco de Camping elkartearen txangozaletasunaren gala egingo da bere egoitzan. Pelikula bat, datorren urteko jardueren egutegiaren aurkezpena, argazki lehiaketako lanen aurkezpena eta sari banaketa... izango dira, besteak beste.

Igeriketako Nazioarteko Torneoa


Gipuzkoako igeriketako hitzordu garrantzitsuena jokatuko da abenduaren 29an, Ordizian. Iaz Donostian egin zenez txapelketa, aurten Ordiziako igerilekuan lehiatuko dira nazioarteko punta-puntako igerilariak.

Atlético SSen Multikirolak ekimena

Azken urteotan egin ohi duen lez, Atlético SS taldeak ezagunegiak ez diren kirolak praktikatzeko aukera eskainiko du abenduaren 26tik 28ra eta urtarrilaren 2tik 4ra Bera-Berako instalazioetan.

Urte amaierako lasterketak

Gero eta proba gehiago antolatzen dira urteko azken egunean, Gipuzkoan: Zarautzen, Beasainen, Azpeitian, Billabona, Ordizian, Errenterian... Donostiako San Silvestreak ia zortzi kilometro izango ditu; Antiguan hasi eta Easo plazan amaituko da.