Agenda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 41 2008/01 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Donostiako Krosa
Atletismo zaleak gustura egoteko moduan dira, kros-denboraldiaren hilabetea izan ohi den urtarrilean gaudelako. Hainbat proba jokatzen dira Euskal Herrian, eta garrantzitsuenetako bat Donostiako Krosa da. Urtarrilaren 28an jokatuko da hipodromoan, eta aurtengoa LII. edizioa izango da.

Arraun-denboraldiko lehen estropadak
Arraun-denboraldiko lehen estropadak laster hasiko dira. Aulki mugikorrean, urtarrilaren 19an izango da Hondarribiko jaitsiera. Traineruei dagokienez, otsailaren 9an jokatuko da lehen jaitsiera Hondarribian bertan, eta bigarrena Orion izango da, otsailaren 23an.

Doma eta Jauzi txapelketak
Gipuzkoako Doma Klasikoa eta Jauzi txapelketak jokatuko dira urtarrilaren bukaeran; hain justu, hilaren 26an eta 27an, Hondarribiako Jaizubia Klubean. Eskolarteko txapelketa ere jokatuko dute.

Realak Ligari berrekingo dio
Belar-hockeyan, Realak eta Atletic Terrasak Bera-Beran jokatuko dute otsailaren 3an, 12:30ean. Ohorezko Mailako 12. jardunaldiko partida izango da. Ia bi hilabetez geldirik egon da Liga.

Donostiarrak aurrez aurre xakean

Euskal Ligako Ohorezko Maila urtarrilaren 12an hasi zen, eta bigarren jardunaldia urtarrilaren 19an jokatuko da. Donostiarrei dagokienez, bada aparteko interesa duen lehia. Izan ere, Iretza-Gros eta Easo A aurrez aurre izango dira.