Aritz Aramburu surfista


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 42 2008/02 »  Aritz Aramburu surfista

Hileko izarra

Aritz Aranburu surfista


Sarien eta omenaldien olatuan
Hileko izarra baino urteko izarra izan da Aritz Aranburu surflari zarauztarra. Azkenaldian, omenaldiz omenaldi ibili da, baina laster ekingo dio lehiaketari munduko onenekin.

Aritz Aranburu oso ezagun bilakatu da azkenaldian. Merezimenduak egin ditu horreterako. Izan ere, WCT mailan aritzeko txartela lortu zuen 2007 bukaeran, eta balentria horrek izan duen oihartzuna handia izan da. Horregatik, omenaldiz omenaldi eta hainbat sari jasotzen ibili da. Besteak beste, Gipuzkoako kirol kazetariek iazko kirolari onena bera zela aukeratu zuten, eta herrian bertan ere, Zarautzen, omenaldi beroa egin zioten.


Baina lehiaketak ez dira halako ekitaldiei begira egoten, eta berehala hasiko da zirkuitua. Hain zuzen, otsailaren 23an ekingo zaio, Australian, eta han izango da Aritz Aranburu. Urte luzea bezain gogorra izango du aurtengoa, baita berezia ere. Halakoxea baita munduko onenen artean lehiatzeko aukera izatea. Gogotsu dago zarauztarra, lehiaketari ekiteko irrikaz.


Maila gorenean txukun ibiltzeko lan handia egin behar da. Prest dago Aranburu onenekin lehiatzeko, eta ez harritu ezustekoren bat ematen badu. 2007 bukaeran eta 2008 hasieran, zalantzarik gabe bera izan da oihartzun handiena izan duen kirolaria, eta beste horrenbeste lortzen saiatuko da hemendik aurrera. Baina Aranbururi gehiago gustatzen zaizkio olatuak, eta polita bada ere sarien eta omenaldien olatuen gainean ibiltzea, nahiago ditu itsasokoak. Bere zain dauzka mundu osokoak.

Gipuzkoako kirol kazetariek iazko kirolari onenaren saria eman zioten.