Gora eta behera


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 42 2008/02 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

Gora

Arrate
Hamazazpi urte igaro ditu Eibarko taldeak Errege Kopa jokatu gabe, eta aurten, berriz izango du aukera. Urtarrilaren 30ean egin zen zozketa, eta Leongo Ademar taldearen aurka jokatu beharko du final-laurdenetan. Apirilaren 16an izango da, Zaragozan, bertan jokatuko baita Kopa 20ra arte.

Sharapova eta Djokovic
Bi tenislari horiek izan dira denboraldiko lehen Grand Slam txapelketa irabazi dutenak, Australiako Irekia, hain zuzen. Saharapovak Ivanovic gainditu zuen finalean, 7-5 eta 6-3. Djokovicek Tsongari irabazi zion, 4-6, 6-4, 6-3, 7-6.



Behera

Hondarribia-Irun
Ez da denboraldi ona egiten ari Bidasoako taldea. Hasieratik hainbat arazo izan ditu, eta Europatik eta Erreginaren Kopatik kanpo gelditu ondoren, zuzendaritzak kargutik kendu zuen Jon Txakartegi entrenatzailea. Manel Sanchez galiziarrak ordezkatu du. Liga bukatzeko asko falta da hala ere, eta badago astia egoera hobetzeko.

Eskuz binakako txapelketa
Pilotako lehiaketa garrantzitsuenetakoa da, baina aurten ez dira gauzak nahi bezala irteten ari. Lesioak eta gaixotasunak tarteko, ordezko pilotariak ari dira jokatzen hainbat partidatan.