Zenbakiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 42 2008/02 »  Zenbakiak

Agenda... eta gehiago

Zenbakiak

525.000
euro. Horixe da TKE Ligak aurtengorako onartu duen aurrekontua, iaz baino 55.000 euro gehiago. Besteak beste, estropadetako sarien diru kopurua igo da; hala, aurten, gutxienez 22.000 euro banatuko dira estropada bakoitzean.


120
partida jokatu zituen 2007an Javier Urriza pilotariak. Aurreko koadroetan jokatzen du, eta erremontean bera izan da partida gehien jokatu duena. Iaz ekin zion profesionaletako bideari, urtarrilean, eta partida ugari jokatu ditu.

29,3

milioi euro. Dirutza hori gastatu dute Espainiako Lehen Mailako futbol klubek neguko merkatuan. Denboraldi hasieran gaizki hartutako erabakiak konpontzeko izaten dira fitxaketak, baina edonola ere, gehiegikeria da hainbeste diru gastatzea.