|
Gipuzkoarren arteko derbia errugbian
Ohorezko Mailan ari diren bi talde gipuzkoarrek, A
AMPO Ordiziak eta Spyro Bera-Berak, elkarren aurka jokatuko dute otsailaren 17an, Ordizian. Hamalaugarren jardunaldiari dagokion partida izango da, eta ohi bezala, giro aparta izango da.
Belar-hockeyko partidak
Otsailaren 16an, euskal derbia jokatuko dute Bera-Beran Realak eta Jolasetak emakumezkoen Ohorezko Mailan. Gizonezkoetan, hurrengo egunean jokatuko du Atleticok, leku berean, Atletic Terrassaren aurka.
Gipuzkoako Kros Laburra Txapelketa
Otsailaren 17an jokatuko da, Hernanin, Gipuzkoako Kros Laburra Txapelketa. Promesak eta seniorrak ariko dira, gizon eta emakume. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ere jokatuko da. 10:00etan hasiko dira.
Realak Puebla hartuko du hilaren amaieran
Superliga azken txanpan sartzen ari da pixkanaka,
eta partida erabakigarriak jokatuko dituzte hemendik aurrera. Otsailaren 24ko asteburuan, Realak Puebla hartuko du Zubietan, eta atzeko postuetatik aldegiteko lehia garrantzitsua izango da donostiarrentzat. |