Gipuzkoako Atletak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 43 2008/03 »  Gipuzkoako Atletak

Hileko izarra


Gipuzkoako Atletak

Bederatzi urrezko domina Euskadiko Txapelketan
Atleta gipuzkoarrek maila bikaina eman zuten pista estaliko Euskadiko Txapelketan. Bederatzi urrezko domina irabazi zituzten.

Otsailaren 16an eta 17an jokatu zen Anoeta belodromoan pista estaliko Euskadiko Txapelketa, eta atleta gipuzkoarrak nagusi izan ziren. Bederatzi urrezko domina irabazi zituzten. Maila bikaina eman zuten guztiek ere, eta lan ona egiten ari dela erakutsi zuten.


Naroa Agirrek pertika jauzian irabazi zuen (Espainiako txapeldun ere izan da gero). Amaia Dublang onena izan zen pisu jaurtiketan. Javier Pascualek aurkari guztiei hartu zien aurre 60 metro hesietan. Edorta Aranburuzabalak egin zuen jauzi handiena altueran. Sara Villasante baino azkarragorik ez zen izan 400 metroetan. Jasone Bañosek atzean utzi zituen guztiak jauzi hirukoitzean. Eider Aldabek beste horrenbeste egin zuen 800 metroko korrikaldian. Urrezko dominen sorta osatzeko, Adur Ugartemendia eta Laura Albistegiren garaipenak daude. Ugartemendiak hiruko jauzian inork baino jauzi luzeagoa egin zuen: 14,36 metro. Albistegik, berriz, altuera jauzian menderatu zituen aurkariak, 1,50 metroko jauzia eginda.


Podiumean ere atleta asko. Goraipatzekoak dira podiumean izan ziren atletak ere. Hala, Aitor Oulad, Jose Ramon La Torre, Maria Palacios eta Oihane Vazquez bigarren ziren altuera jauzian, 200 metrotan, luzera jauzian eta 1.500 metrotan, hurrenez hurren.

 

Goian Edorta Aranaburuzabala, eta Amaia Dublang