|
Bidasoa-Irun
Ohorezko B Mailara jaitsi zen aurreko denboraldian klub historikoa, eta kosta egin zitzaion maila berriari neurria hartzea. Baina otsailean emaitza onak lortu zituzten irundarrek, eta pixkanaka gorantz doaz Aitor Etxabururen jokalariak.
Euskal Herriko sokatira taldeak
Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketa jokatu zen otsailaren azken asteburuan Faenzan (Italia), eta Euskal Herriko taldeek emaitza bikainak lortu zituzten. Badaiotzeko arabarrek urrezko domina bat irabazi zuten, emakumezkoetan, 480 kilokoan, eta Abadiñok urrezko beste bat, 600 kilokoan, eta brontzezko bat, 560 kilokoan, biak ere gizonezkoen probetan. |