Otsailaren 23an jokatu ziren Euskadiko Sei Orduak, eta pronostikoak bete zituzten Risi eta Marvulli suitzarrek. Bigarren izan ziren Villa eta Mikel Astarloza; hirugarren Lazar-Kankovski bikotea sailkatu zen.
Datorren hilean
Txapelketa nagusiak bateletan.
Arraunean, batelak ari dira lehian. Gipuzkoako Ligan buru-belarri murgilduta daude orain, eta apirilean txapelketen txanda izango da: Gipuzkoakoa 12an eta 13an, eta Euskal Herrikoa, 19an eta 20an. Pasai San Pedron jokatuko dira.