 |
|
 |
 |
02
Erreportajea

| Pablo
Goñi Mendizalea |
|

Mendira joaten den bakoitzean, Pablo Goñik
gainean
eramaten du beharrezkoa
den material guztia.
|
| «Mendian ibiltzeak
bakea ematen dit» |
|
Aukera duen bakoitzean mendira ihes egiten du Pablo
Goñik.
mendiak kirola egitea, naturaz gozatzea eta hirikoa ez
den beste bizimodu bat
dagoela sentitzea ahalbidetzen dio.
|
– Konta
iezaguzu zure mendizaletasunaren jatorria.
– Txikitandik hasi nintzen gurasoekin
Gipuzkoako
mendietan
ibilbideak egiten: Ernion, Aiako Harrian, etab. 17 bat urte
nituenean, nire kasa joaten hasi nintzen, lagunekin, Pirinioetara.
Eskalada pixka bat egiten ere hasi nintzen. Eta halaxe harrapatu
ninduen mendiak.
– Zuk
beste lan bat duzu, ez zara mendizale profesionala, ezta?
– Ni beti zale gisa ibili izan naiz
mendian. Alde
batetik,
kirola osasuntsua delako, eta bestetik, naturarekin oso harreman polita
izatea ahalbidetzen duelako. Lehenengo ekintzak ibilbideak izan ziren,
lauzpabost egunetakoak, lagunekin edo batzuetan bakarrik egiten
nituenak. Gero, beste batzuk gehitu nituen: eskalada, eskia, etab.
Baina beti dibertitzeko egiten dut, eta ez profesional izateko.
– Nondik
ateratzen duzu zure zaletasunerako denbora?
– Gaur egun lehen baino denbora gutxiago
daukat.
Alaba txikia
dut eta seme bat izango dut laster, eta beraz, oraingo egoera ezberdina
da. Lehen, nire bikotearekin eta lagunekin aprobetxatzen nuen
asteburuetan eta jaiegunetan mendira joateko. Orain, berriz denbora
gutxiago daukat eta daukadan hori hobeto antolatu eta prestatzen dut:
planak oso zehaztuta izaten ditut, ez dut inprobisatzeko aukerarik.
Lehen, adibidez, prestaketa fisikoa mendian bertan egiten nuen,
praktikarekin berarekin. Orain, berriz, prestaketa kiroldegian egiten
dut, eta mendira joaten naizenean zuzenean ibilbidea edo ekintza
zehatza egiteko aprobetxatzen dut.
– Mendira
atera baino lehen, zein prestaketa egiten duzu?
– Duela zortzi urte, astean zehar eskalatu
eta
korrika egiten
nuen, asteburuan sasoi onean egoteko. Orain, berriz,
batzuetan rokodromora eta kiroldegira joaten naiz.
–
Prestakuntza fisikoaz gain, informazioa biltzen duzu irteera
prestatzeko?
– Batez ere Interneten begiratzen dut,
bertan
informazio
lagungarri asko aurkitzen baita. Bestalde, ingurua ezagutzen
dutenengana jotzen dut, beraiek baitira tokia ondoen ezagutzen dutenak.
Eskalatzeko orduan, adibidez, gidaliburuetan agertzen ez diren gauza
asko ezagutu daitezke harria igo dutenen eskutik.
– Zer
esan nahi du zuretzat mendiak?
– Mendiak gauza asko ematen dizkit:
askatasuna,
naturarekin
harreman zuzena izateko aukera, bizitzeko beste modu bat, bakea...
– Zer
dago han goian itzultzera bultzatzen zaituena?
– Mendi tontorrean begiekin ikus
daitezkeen gauzak
eta
bihotzarekin senti daitezkeenak aurkitzen ditut. Mendi tontorrak
hausnartzeko aukera ematen dit, lasaitasuna ematen dit.
– Oso
exigentea zara zure buruarekin? Lehentasuna du goraino iristeak?
– Bai. Goraino iristea erronka
kontsideratzen dut;
eta
erronka hori jartzea ezinbestekoa dela uste dut, bestela kosta egiten
baita goraino igotzea.
– Eta,
segurtasunari dagokionez, mendiari errespetu handia izan behar zaio,
ezta?
– Mendian arrisku asko daude, eguralditik
hasita,
bidean
aurki daitezkeen oztopoetara arte. Gauza asko gerta daitezke ezustean
eta esperientzia oso lagungarria da egoera larri batetik ateratzeko.
–
Adibidez, aspalditik igo nahi zenuen mendira iritsi zara eta eguraldiak
okerrera egiten du bapatean. Erraz hartzen duzu atzera egiteko
erabakia, edo igotzen saiatzen zara?
– Erabakia azkar hartzen dut. Zera esaten
dut beti:
mendira
joatea ez da tontorrak igotzea, baizik eta etxera itzultzea. Askotan
hartu izan dut itzultzeko erabakia, ez bakarrik eguraldiagatik, baita
orduagatik edo nekeagatik ere. Mendia beti egongo da nire zain, eta
beti izango dut itzultzeko aukera.
–
Euskadin, zein mendi dituzu gogokoen?
– Txikitan gurasoekin ezagutu nituen inguruko mendiak oso
gustuko ditut: Txindoki, Aiako Harria, Aizkorri, etab. Lehen
eskaladak, esate baterako, Txindokin egin nituen, eta oraindik ere,
urrutira joateko aukerarik ez dudanean, askotan joaten naiz bertara.
– Eta
Euskaditik kanpo?
– Europako Mendiak oso gogoko ditut eta
askotan izan
naiz
bertan. 22 urte nituenean, Iñurrategi anaien proiekzio bat
ikustera joan nintzen. Bukaeran, zera esan zuten:
«dibertitzeko Pirinioak daude». Orduan, hara joan
behar nuela erabaki nuen. Geroztik, askotan izan naiz Pirinioetan; izan
ere, mota askotako eta zailtasun ezberdinetako ekintzak egiteko aukera
ematen dute. Alpeetan, berriz, oso paisai ederrak daude.
– Mendian
izandako esperientziarik onena?
– Behin, Pirinioetara joan nintzen ni
bakarrik,
hainbat
egunetako ibilbidea egiteko asmoz. 19 urte nituen. Belagoan ni baino
zaharragoa zen gizon batekin egin nuen topo; oso tandem polita osatu
genuen eta ibilbide guztia elkarrekin egin genuen. Oso dibertigarria
izan zen. Eskaladari dagokionez, Ordesara joan nintzen joan den urrian,
Brujas franko-espainiarra egiteko, eta ikaragarria izan zen.
–
Esperientziarik txarrena, berriz?
– Bat baino gehiago izan dut. Eskaladan,
esate
baterako, 900
metroko bide bat igotzen ari nintzela, harri bat erori zitzaidan besora
eta jaitsi egin behar izan nuen 200 metro eginda nituenean. Horrelako
istripu txikiek fisikoki zein psikologikoki pott eginda uzten zaituzte,
baina erabakiak hartzeko gaitasuna beharrezkoa da. Paretak hortxe
jarraituko du eta egunen batean berriro igotzen saiatuko naiz.
– Azken
urteotan mendian aldaketarik gertatu dela sumatu duzu?
– Gaur egun informazio gehiago daukagu
mendizaleok,
eta baita
tresna berri asko ere. Baina tresna horiek gaizki erabiltzen baditugu,
mendiak berez duen arriskua baino gehiago izan dezakegu. GPSa gaizki
erabiltzeak, adibidez, arrisku handia dakar. Nik ez dut GPSrik
erabiltzen; lagungarria da, baina beste teknologia asko bezala,
erabiltzen ez jakitea arriskutsua da. Adibidez, bada GPSarekin eta
maparik gabe joaten den jendea. Bestalde, «friend»
izeneko tresna eramaten dut beti mendira. Emazteak oparitu zidan,
niretzat segurtasuna oso garrantzitsua delako. Tresna hau harriko
pitzaduran sartzen da eta, eroriz gero, gorputzaren pisua sostengatzen
du.
– Zein
ezaugarri izan behar ditu mendizale on batek?
– Naturarekin harreman estua izateko nahia
da
mendizale on
baten ezaugarri nabarmenena.
– Mendi
tontorrera iristean, nekeaz gain, zer da sentitzen dena?
– Poza sentitzen da. Eta, horrez gain,
esfortzua
eskatzen
duen zerbait lortzeak sentiarazten duen ongizatea. Eta, are gehiago,
bidean zailtasunen bat izan bada. Erronka gainditu dela sentitzen da.
– Zein
paisaia iruditu zaitu txundigarria?
– Baztango Alkurruntz mendi tontorra eta
Pirinioetako edozein
tontor, esaterako. Baina, oro har, tontor asko ikusteko aukera ematen
duen edozein paisaia gustatzen zait.
–
Donostialdean zein toki iruditzen zaizu bere edertasunagatik aipagarria?
– Pagoeta, adibidez. Aiatik edo Zarauztik
igo
daiteke
bertara; oso leku polita da, itsasoa ikusteko aukera ematen duelako.
Oso ibilaldi ederra da.
–
Oraindik ezagutzen ez duzun eta liluratzen zaituen tokiren bat?
– Asko daude. Baina Pirinioen iparraldean
dauden
bailara
batzuk ez ditut oraindik ezagutzen. Eta, kanpoaldean, Patagonia
ezagutzea gustatuko litzaidake. Eskiatzeko, berriz, Kanadara joan
nahiko nuke.
–
Begirale gisa ere parte hartzen duzu Vasco de Camping Elkartearen
hainbat ekimenetan. Zer egiten duzu?
– Vasco de Camping Elkartearen barruan
dagoen Goi
Mendi
Taldeko zuzendaria naiz, eta bi ikastaro egiten ditugu urtean. Bata
«Pirineismo» izenekoa, eta bestea, nik zuzentzen
dudan eskaladako ikastaroa. Azken hauek bi eguneko
hastapen-ikastaroak izaten dira, urtean behin Santa Barbaran egiten
ditugunak. Gainera, hiruzpalau mendi irteera egiten ditugu urtean 18
urtetik gorako edonorentzat.
–
Mendizaleak, berez, natura maite du. Baina bada naturaren kontra egin
edo mendia zaintzen ez duenik ere. Zer iritzi duzu?
– Nik, adibidez, norbait mendia zikintzen
edo sua
egiten
ikusten badut, zerbait esateko beharra sentitzen dut. Gehien bat gazte
jendearekin gertatzen dela uste dut. Oso ohikoa da 16-18 urte
ingurukoak kanpin egitera joatea, eta berez oso ideia ona iruditzen
zaidan arren, askok botilaz beteta uzten dute dena.
–
Gipuzkoan Josune Bereziartu, Patxi Usobiaga eta goi mailako nazioarteko
eskalatzaileak ditugu, baina horien atzetik hain ezaguna ez den
kalitatezko eskalatzaile mordoxka dago, ezta?
– Mendiaz gain, eskaladak jarraitzaile
asko ditu
Gipuzkoan.
Eta, horien artean, badago paretak egiten dituen eta hain ezaguna ez
den jendea. Izan ere, ez da oso kirol ezaguna, ez du diru asko
mugitzen, eta horregatik, ez du komunikabideetan horrenbesteko
oihartzunik. Vasco de Camping Elkartean, adibidez, zortzimilakoak
egiten dituen jende asko dago, baina anonimoak dira. Argi dago alde handia dagoela futbola edo saskibaloia bezalako kirolekin, baina Euskadin, edo zehatzago, Gipuzkoan, mendizaletasunak jende asko
erakartzen du. Azken hamar urteotan, adibidez, lehiaketa kopurua asko
handitu da, eta horrek mendiaren alderdi lehiakorra bultzatu
du. Mendizaletasuna ez da inoiz oso konpetitiboa izan, baina
lehia pixka batek ez dio inolako kalterik egiten, eta gainera,
ezagutzera ematen du mendia.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |