 |
|
 |
 |
05
Hileko izarra
| Javier
Lecaroz Igerilaria |
|

Garaipenetan
blai |
2007 urtea ez
du erraz ahaztuko Javier Lecaroz igerilariak: junior mailako Estatu
osoko igerilari onenetarikoa dela berretsi zuen, eta abenduan Europako
Txapelketan hartu zuen parte Parisen.
|
Javier Lecaroz hondarribiarrak txikitandik dastatu du garaipena. 8 urte zituela sartu zen C.D.N. Bidasoa XXI klubean, eta urtez urte igerilari bikaina dela erakutsi du. Lehen garaipen aipagarria 13 urte besterik ez zituenean lortu zuen: Estilo Orotako Igeriketako Gipuzkoako txapela.
Orduz geroztik, hainbat txapelketatan suertatu da garaile. Duela gutxi, urrea, zilarra eta brontzea eskuratu ditu Espainiako Junior Txapelketan, eta Pariseko Nazioarteko Junior Txapelketa ospetsuan hartu du parte, Frantzia, Italia, Alemania, Hungaria, Suedia eta Greziako selekzioekin lehian. Txapelketa honetan lehiatu den Bidasoa XXI klubeko lehen igerilaria izan da, eta junior mailako bi adinetako txikienean aritu da, gainera. 50 eta 100 libreetan parte hartu zuen, azken honetan bere marka hobetu eta 14. postua lortu zuen. Etorkizunerako eskarmentu paregabea emango dion lehiaketa, alegia.
Aparteko ibilbide horren oinarria, ordea, egunero egiten duen esfortzu itzela da. Astelehenetik larunbatera entrenatzen du: bi orduz uretan, eta ordu betez lehorrean. Txapelketa garaian, gainera, beste ordu eta erdi ematen du uretan goizean, eskolara joan aurretik. Prestaketa gogorra eskatzen du, beraz, gaur egun duen mailara iristeko bideak.
Azkenaldian lorturiko garaipenek aurrera jarraitzeko indarra eman diote, eta badu, honezkero, epe motzerako helbururik: 50 krawleko proban Estatuko txapela lortu, 100 krawleko marka hobetu eta urrea lortzea, eta Europako Junior Txapelketan postu onean geratzea. Ez da gutxi, junior kategoriako bi adinetako txikienean dagoela kontuan hartuta. |
 |
Javier
Lecarozek astean sei egunetan entrenatzen du.
|
|
NOR
DA?

Sorlekua:
Hondarribia
Adina: 17 urte
Palmaresa
2003:
Estilo
Orotako
Igeriketako Gipuzkoako txapela, kimu mailan.
2005:
Espainiako
Txapelketan urrea 100 tximeletan eta errelebutan, eta urrea 4x100
krawlen.
2006: Espainiako
Txapelketan, igerileku txikian urrea 50 libreetan, 50
tximeletan eta zilarra 100 estiloetan. 50 metroko igerilekuan,
brontzea 50 libreetan.
2007: Espainiako
Txapelketan, igerileku txikian, zilarra 50 libreetan eta errelebutan,
zilarra 4x100 libreetan eta brontzea 4x200 libreetan eta 4x100
libreetan. Hungariako Munduko Eskola Txapelketan, zilarra errelebutan.
Espainiako Txapelketan, igerileku handian, urrea 50 libreetan eta
errelebutan, zilarra 4x100 estiloetan eta brontzea 4x100 libreetan.
Espainiako neguko Txapelketan, urrea 50 libreetan, zilarra 100
libreetan, eta brontzea 50 tximeletan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |