|
Botilakada
Athleticeko atezain Armandok harmailan zegoen ikusle baten botilakada
jaso zuen buruan. Erasotzailea espetxera eraman dute. Jokalariak,
berriz, erretina-edema du. Tamalgarria benetan.
Ikusle kopurua
Azken partidetan ikusle kopuruak gora egin duen arren, Realak ez du
oraindik Lehen Mailan zuen antzeko ikusle kopurua zelaira erakartzea
lortu. Gainera, haurrentzat prestatutako 7.000 aulkietako 500 ere ez
ziren bete.
Istripua Jerezen
Motorren kontzentrazioak hildako bat eta 83 zauritu utzi dizkigu.
Aurten istripu gutxiago izan diren arren, gertakari tragiko hauek
guztiz ekiditeko neurriak hartu beharko lituzkete antolatzaileek.
|