Agenda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 44 2008/04 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

Estropadak

Apirilaren 19an Orioko Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadaren  XIV. ekitaldia jarriko da martxan, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta.  Arratsaldeko laurak eta erdietan hasiko da txapelketa, eta bertan lehen mailako arraunlari ingelesak, frantsesak, espainolak eta portugesak lehiatuko dira euskaldunekin batera. 

Mendi ibilaldia
Vasco de Camping Elkarteak antolatuta, apirilaren 20an «Bidaia Euskal Herriko Erdigune Geografikora» izeneko mendi ibilaldia egingo da. 26,6 km-ko ibilaldia izango da, Donostiatik abiatuta. Elkarteko idazkaritzan eman behar da izena, apirilaren 7an.

Tau Ceramica

1.000 sarrera inguru gelditzen dira Tau Ceramicak Partizánen kontra jokatuko duen partida erabakiorrerako. Final-laurdenak apirilaren 9an egingo dira  Buesa Arenan. Irabaziz gero, Tau Ceramica Final Fourrera joango den elkarren segidako laugarren aldia izango da.

Urpekaritza ikastaroak
KSUB elkarteak hastapen ikastaroak antolatu ditu apirilean. Getarian apirilaren 5 eta 26an hasiko dira, eta Arrasaten, Legazpin eta Azpeitian, berriz, apirilaren 4, 15 eta 25ean, hurrenez hurren. Anima zaitezte!

Mendiko eski ikastaroa
Apirilaren 19 eta 20an mendiko eski trebakuntza ikastaroa egingo da Frantziako Pirinioetan, Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta. Mendiko eskia eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzen irakastea da ikastaroaren helburua.