Aurrelariak duela
bi urte debuta
egin zuenetik, ezinbesteko jokalari bihurtu da hamaikako
txuri-urdinean.
«Denboraldia
oso gogorra eta luzea izaten ari da
»
Denboraldia luzea izan dela esan digu Realeko aurrelariak:
«Oso
gogorra izan da, eta luzea. Bigarren maila berez oso luzea da, ez
baitago atsedenik urte osoan, Gabon egunak izan ezik. Gainera, berrogei
urte ondoren bigarren mailara jaistea oso latza izan
zen.
Baina hau da tokatu zaiguna. Hala ere, helburu polita izan dugu aurten,
Reala berriz ere lehen mailara igotzen saiatzea». Oraindik
zer
gertatuko den ez dakien arren, De Cerio itxaropentsu agertu zaigu
txuri-urdinen etorkizunarekin: «Partida asko irabazten ari
gara.
Esperantza dugu, eta ilusioa, eta momentuz, ona
kontsideratzen dut
urtea».
«Lehen mailara igotzea ez da erraza, baina taldea oso sendo
dago
orain, oso indartsu»
DI-DA
BATEAN
–
Futbolari bat: Ronaldo, bere bizitzako unerik
onenean ez
dagoen arren.
– Futbol
zelai bat:
Anoeta eta Santiago Bernabeu.
– Amets
bat:
Hurrengo urtean Reala lehen mailan egotea.
– Plater
bat:
Arroza.
– Film
bat:
Gladiator.
– Unerik
gozoena:
San Mamesen jokatu nuen partida, Realeko jokalari gisa.
– Unerik
gaziena:
Valentzian, joan den urtean, Reala bigarren mailara jaisten zela argi
gelditu zenean.