 |
|
 |
 |
04
Uda kanpaina 2008
| Uda
kanpaina 2008 |
 |
Udan, kirola egiteko aukera
zabala |
|
60 jarduera baino
gehiago
eskaintzen ditu aurtengo Uda Kanpainak.
Proposamen bikaina naturan, hondartzan edota kiroldegietan aritu nahi
dutenentzat.
|
Aurkeztu da
dagoeneko Donostia
Kirolak datorren udarako prestatu duen kirol-jardueren kanpaina.
Ekainaren 23tik irailaren 5era, 60 jarduera eta 40.000 plaza baino
gehiago izango ditugu denon eskura.
Ikastaroek aste beteko edo bi asteko iraupena dute, kirolaren arabera.
Hasiberrientzako maila da nagusi, helburua biztanleria kirola egitera
erakartzea baita. Nolanahi ere, honezkero ohikoak bihurtu diren
igeriketan, tenisean eta piraguismoan hobekuntza-ikastaroak ere
eskainiko dira aurten.
Donostian kirola egiteko aukera zabalaz gozatu ahal izango dugu
jarduera eskaintza honi esker. Izan ere, hiri inguruko natur guneak
hobeto ezagutu eta aprobetxatzeko proposamen bikaina baitugu: urpeko
jarduerak, mendiko bizikleta, eskalada, trialsina, arroila-jaitsiera,
parapentea, bela edo bela-bidaia.
Hondartzan ere beste hainbat kirol-ekintza egin daitezke: piraguismoa,
arrauna, bela, surfa, bodyboarda, urpeko jarduerak,
eskafandra-urpekaritza, hondartza-boleia eta hondartza-errugbia.
Kiroldegi eta kirol-instalazioetan aritu nahi dutenek ere kirol-sorta
zabala izango dute aukeran: igeriketa, igeriketa sinkronizatua,
water-poloa, zesta-punta, pilota, tenisa, padela, arku-tiroa, eskalada,
esgrima, xakea, mahai-tenisa, hipika, beisbola, patinajea eta hockeya.
Informazio liburuxkak maiatzaren 12an jarri ziren edonoren
eskura, udal-kiroldegi guztietan. Horrez gain, maiatzaren 9, 10 eta 11n
Donostiako Kursaalean egin zen Martxan izeneko azokan ere eskuratzeko
aukera izan genuen, Donostia Kirolak bertan izan zuen
standean.
www.donostiakirola.org webgunean aurkituko duzu informazio guztia.
IZEN-EMATEAK



Epea ekainaren 2an irekiko da, goizeko 9etan.
Internet bidez:
www.donostiakirola.org webgunean.
Zuzenean:
ikastaro
bakoitzari dagokion klubean. Izen-ematea ekainaren 2an eta 3an eginez
gero, hitzordua eskatu behar da 943 000 853 telefonora deituz.
Aurretiko txanda maiatzaren 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n eskatu behar da,
9etatik 18etara.
Ekainaren 4tik aurrera ez da beharrezkoa izango hitzordua eskatzea. Dei
bakoitzeko, lau hitzordu emango dira gehienez, eta hitzordu bakoitzeko
izen-emate bakarra egin ahal izango da (ikastaro/pertsona).
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |