 |
|
 |
 |
8
Ikastetxez Ikastetxe

Ikasbide
Ikastola
Kirol-eskaintza zabala
al duzue?
Kirola egiten
duen ikasle kopurua aldatu egin den, kirol-eskaintza zabala ote duten,
aldaketarik izango al den... hori guztia galdetu dugu lau ikastetxetan.
Inkesta
1-
Aurten, kirola
egiten duen ikasle kopurua igo egin al da?
2-
Zer egin beharko
litzateke kirolera ikasle gehiago erakartzeko?
3-
Kirol-eskaintza
zabala duzuela uste al duzu?
4-
Datorren
ikasturteari begira, aldaketarik egiteko asmoa duzue?
5-
Zeintzuk dira,
zure ustez, eskola kirolak dituen alderdi positiboak?
|
JAKINTZA
Kirol-koordinatzailea: Eneko Urkiola

|
Jakintza
ikastetxean kirola egiten duen ikasle
kopurua %80koa da. |
|
1-
Bai, gure ikastetxean kirola egiten duen ikasle kopurua %80koa da, eta
beraz, pozik gaudela esan behar dugu. Aurreko urteekin alderatuz,
ordea, kirolarien portzentajea ez da asko aldatu, beti izan baititugu
kopuru altuak.
2-
Ondo pasatzea izan
behar da helburua, lehiakortasuna alde batera utziz eta lagunekin
kirolean disfrutatuz. Gure gizartean oso barneratuta dago irabazi
beharrarena, eta horrek ez dio mesede handirik egiten kirolari, ondo
pasa beharrean, gaizki pasarazten digulako.
3-
Patronatuaren kirol
anitzeko programan parte hartzen dugu eta gustura gaude
kirol-eskaintzarekin. Noizean behin, kirolak tartekatzea eskatuko
genuke, baina ulertzen dugu horrek duen zailtasuna.
4-
Une honetan lanean
ari gara, izan ere, hainbat aldaketa egin nahi ditugu. Alde batetik,
ekintza berriren bat sartu nahi dugu. Bestalde, ikuspuntu berriei
heltzeko gogoa dugu.
5-
Eskola kirolak
alderdi positibo ugari du: ikasleei irakasten dizkien baloreak, ondo
pasatzea, laguntasuna... Oso zerrenda luzea egingo nuke!
|
AMARA
BERRI
Kirol-koordinatzailea: Jose Joaquín Mendizabal

 |
| Amara
Berri
ikastetxean, kirol
taldeak lagunen arabera osatzen dituzte. |
|
1-
Amara Berri
ikastetxean ikasleen %92ak kirola egiten du. Aurreko urteekin
alderatuz, parte-hartzea mantendu egin da, kopuru horretatik igotzea
zaila da eta.
2- Kirol
gehiago
eskainiko genituzke baina, zoritxarrez, ez dugu lekurik. Une honetan,
ikastetxean dugun eragozpenik handiena kirol-instalazioen falta da.
Kirola egiteko egokiak diren espazioak beteta ditugu eta, horrenbestez,
zaila da ekintza gehiago eskaintzea.
3- Bai,
gure
kirol-eskaintza oso zabala da: banakako kirolak (judoa, eskupilota,
atletismoa, igeriketa, txirrindularitza...) eta talde-kirolak (hockeya,
futbola, eskubaloia...) egiteko aukera dute gure ikasleek.
4-
Bai, datorren urtean
Gim Dance izeneko jarduera berria eskainiko dugu. Kirol modalitate
honetan, ikasleek hainbat dantza ikasteko aukera izango dute: batuka,
hip hop, street dance, eta abar.
5- Eskola
kirolaren
alderdi positiboak asko dira. Alde batetik, kirolak berak dituen
gaitasun hezitzaileak oso garrantzitsuak dira, laguntasuna eta
talde-lana bultzatzeko baliogarria baita. Gure ikastetxean, baloreak
irakasteko tresna garrantzitsua da, eta emaitzak alde batera uzten
ditugu. Bestetik, ikasle guztien parte-hartzea ahalbidetzen du eskola
kirolak. Zentzu horretan, kirol-taldeak osatzeko orduan, lagunen
arabera osatu behar direla uste dugu, jokalarien maila kontuan hartu
gabe.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |