|
1-
Ikastetxeko haurren %70ak egiten du eskola kirola, eta beraz, kopurua
egokia dela esango nuke. Hala ere, aurreko urteetatik hona
parte-hartzea gainbeheran dago. Aurten, aurreko urtearekin alderatuz,
zertxobait igo da, baina orokorrean, parte-hartzaile kopurua jaitsi
egin da.
2-
Aldagai askok
baldintzatzen dute ikasleen parte-hartzea. Garrantzitsuena, kirolean
aritzea gogoko izatea da. Lagunek ere garrantzia dute; kirola
egitera animatzen ez badira, ikasleak nekez emango du izena. Ordutegiak
ere zeresan handia du, egungo haurrek hamaika gauza egiten baitituzte.
Beraz, gurasoentzat eta ikasleentzat ahalik eta errazenen eta
erakargarrien bihurtu behar da eskola kirola.
3-
Ikasleek ahalik eta
kirol gehien probatu beharko lituzkete, baina hori oso zaila da. Oso
kirol-eskaintza zabala baduzu, taldeak osatzeko arazoak sortzen dira,
ez baitago behar adina kirolari. Horregatik, lau kirol eskaintzen
ditugu: futbola eta hondartza-futbola, saskibaloia, eskubaloia eta
hockeya. Horiez gain, ikastolan beste hainbat jarduera eskaintzen dugu:
txirrindularitza eta pilota, esaterako.
4-
Ziurrenik zenbait
aldaketa egingo ditugu, eta baliteke kirol eskaintza hobetzeko ekintza
berriren bat sartzea.
5-
Eskola kirolak
onura psikologikoak, sozialak eta balio hezitzaileak transmititzen
ditu. Alde batetik, autoestimuan, gogo aldartean… eragiten
du.
Horrez gain, integrazioa ahalbidetu, sozializazioa bultzatu eta
aisialdiko ohitura aldaketan eragiten du. Azkenik, balio hezitzaileak transmititzen ditu: errespetua, talde-lana, autokontrola…
|