 |
|
 |
 |
05
Karatea
Alvaro Rivas eta Gorka Paz
Karatekak |
|

Alvaro
Rivas eta Gorka Paz karateka donostiarrak.
Bera-Bera
klubeko karatekak dira. Batak Espainiako txapelketa irabazi berri du
eta, bestea, berriz, hirugarren postuan geratu da. etorkizun handiko
kirolariak dira biak.
|
|
Bost urte
zituztela hasi ziren
karate egiten. «Karatea izan zen probatu nuen lehen kirola,
gurasoek bultzatu ninduten eta bete betean asmatu zuten»,
adierazi digu Alvarok. Gorkak, berriz, taekwondoa ikasi zuen lehenago.
«Borroka-arteak oso gustuko izan ditut beti». Joan
den
apirilean, Alvarok Espainiako txapela lortu zuen. Ahaztuko ez duen
lehiaketa izan zela aitortu digu: «betidanik izan dut
Espainiako
txapeldun izateko ametsa». Ez zituen bere borrokaldirik
onenak
egin, «baina nahikoa izan zen irabazteko».
Gorkak ere emaitza bikaina eskuratu zuen Espainiako bere lehen
txapelketan, hirugarren postua. Gogoan du tatamira igo zen uneko
urduritasuna, «bihotzak oso azkar egiten zizkidan
taupadak», baina lehiakideengandik gehiago espero zuela esan
digu. «Ez ziren nik espero bezain onak».
Lehiakide eta lagun
Etorkizun handiko bi karateka gazte, biak klub berekoak eta biak
lehiaketa berean. Elkar-lehiarik ote duten galdetu diegunean, aldi
berean esan dute ezetz. «Oso harreman ona dugu eta asko poztu
nintzen irabazi zuenean», adierazi du Alvarok. Helduxeagoa
denez,
Alvarok aholku-emailearena egin du Gorkarekin. «Oso
baliagarriak
izan dira bere aholkuak».
Lehiatzen direnean sentitzen duten urduritasunari aurre egiteko zertaz
baliatzen diren ere azaldu digute. «Lehiaketa honetan ez dut
nire
lehiakideei buruzko informaziorik nahi izan, borrokan hasi arte
behintzat, zein selekziotakoak diren jakiteak baldintzatu egin
baitzaitzake», azaldu du Alvarok. Praktikotasunera jo ohi du,
berriz, Gorkak. «Lehiaketa bat besterik ez dela pentsatzen
dut,
dibertitu eta ondo pasatzera joan naizela, eta gaizki ateratzen bada,
hobetzeko urte asko ditudala».
Eguneroko lana Bat
egin
dute Bera-Bera klubean oso gustura daudela adieraztean. «Oso
pozik nago, emaitza onak lortzen ari gara eta nire entrenatzaileak
zeresan handia du horretan», dio Alvarok. «Oso
karateka
onak ditu, eta taldekako txapelketan irabazteko aukera handia
dute», gaineratu du Gorkak.
Asko entrenatzen dutela diote biek aldi berean. «Oso saiatua
naiz
entrenamenduetan», esan du Alvarok. «Karateka onak
izan
nahi badugu, ezinbestekoa dugu eguneroko lana», erantsi du
Gorkak.
Zalantzarik ez da, beraz, biak daudela beren ametsa lortzeko bidean.
«Datorren urteko Europako txapelketarako aukera nazaten
gustatuko
litzaidake», aitortu du Alvarok. Antzeko ametsa du buruan
Gorkak.
«Espainiako txapeldun izan nahiko nuke, eta hori beteko
balitz,
Europako txapelketan parte hartzea izango litzateke nire hurrengo
ametsa». |
Patxi Martinez Karateka

|
«Klubak karateka
talde paregabe batekin
lan egiteko aukera eman dit»
Patxi Martinezek Europako txapelketa
lortu berri
du. Bi urte daramatza
Donostiako Bera-Bera klubean eta bere emaitzarik onenak denbora epe
horretan
lortu dituela adierazi digu.
«Txapelketa
honetan, pozak ere negarra eragin dezakeela frogatu dut»
–
Bi domina lortu dituzu Europako txapelketan. Beste bi, lehenik
zenituenez gain. Podiumera igotzeak ohitura sortzen al du?
– Ez du inolako ohiturarik sortzen, lehiaketa bakoitzak
zailtasun
jakin batzuk dituelako, beste urte batzuetakoen bestelakoak direlako,
eta podiumera igotzea asko kostatzen delako.
–
Denborak aurrera egiten
duen heinean, lehiaketen lilurak behera egiten al du?
– Inolaz ere, nik nola bizi ditudan kontuan hartuz behintzat.
Europako eta munduko txapelketa bakoitza sari ezin hobea da, lurralde
bakoitzeko lehiakide bakar bati ematen zaiona.
– Nola
egiten duzu
karateko elitearen parte izan eta aldi berean enpresa batean lan
egiteko?
– Argi dago eliteko kirolaria izatea gogorra dela, eta are
gehiago emaitza onak lortzea, nire kasuan hiru bider Europako
txapeldun eta bi bider munduko txapeldun izatea. Eta are gogorragoa da
oraindik, hori lortzeko esfortzua egitearekin batera enpresa batean 8
orduz lan egiten baduzu. Enpresak ematen dizkidan oporrak
txapelketetara joateko erabiltzen ditut. Beraz, noizbehinka gorriak eta
bi ikusi behar izaten ditut.
– Atzera
begiratzen
duzunean, une onak ala txarrak dira nagusi?
– Kirolean alaitasun eta atsekabe handiak izan ohi dira.
Azken
hauei berehala aurre egiten ikasi behar da, eta alaitasunak, berriz,
gozatzen, azken malko horiek desagerrarazi arte. Kirolari esker,
gainera, gauzen balioa aintzat hartzen ikasi dut. Ez dut inoiz ere
pentsatu pozak negarra eragin dezakeenik, eta txapelketa honetan,
irabazi ondoren, negar batean aritu nintzen.
– Zer
egiten du Sestaoko
karateka batek Donostiako talde batean?
– Nire bigarren denboraldia izan da hau, eta bi urte hauetan
lortu ditut, hain justu, nire emaitzarik onenak. Ez dut kointzidentzia
denik uste. Klubak erraztasun ugari eman dit tramiteak egiteko,
lehiaketetan parte hartzeko eta karateka talde paregabe batekin lan
egiteko.
– Zein
aholku emango
zenieke Alvaro Rivas eta Gorka Pazi?
– Lehenik eta behin, zoriondu egin nahi ditut lortu
dutenagatik.
Bigarren, lorpen handiagoak eskuratzera eramango dituen bidearen
hasieran daudela, baina bide hori oztopoz beteta dagoela eta pixkanaka
jo behar dutela esango nieke.
– Non
ikusiko zaitugu
aurki?
– Ekainean klubetako Espainiako txapelketan hartuko dut
parte,
Euskadiko txapelketan plaza lortu baikenuen. Uztailean, berriz,
Venezuelara joateko asmoa dut, Iberoamerikako Txapelketara. Uda pasa
eta gero Japoniako mundialean izango naiz, eta han amaituko dut urtea.
– Zein da
Patxi Martinezen
ametsa? Karatean dena lortu al duzu?
– Nire ametsa kirolaria besterik ez izatea da, beste
espezialitate
batzuetako kirolari onek egiten duten bezala, baina karatean, kirol
minoritarioa ez baina minorizatua den heinean, hori lortzea oso zaila
da.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |