|
Juanito
Oiarzabal
Munduko errekorra duen arabar mendizalea erretiratu egingo da
udazkenean. 22 zortzimilako lortu ondoren, 23.a igotzeko asmotan dago
orain: Cho Oyu. Irailean helduko dio helburu honi, baina ordura arte,
Juanito Oiarzabalek 45 egun eman beharko ditu gutxienez menditik urrun,
Makalu mendia jaisten ari zela jasan zituen izozte arinen ondorioz.
Levante
Jokalariek mugarik
gabeko greba hasi zuten maiatzaren erdialdean, klubak azken bi
urteotako soldata zor dielako. Real Madriden aurkako partida
aprobetxatu zuten grebari ekiteko, eragin handiagoa izango zutelakoan.
Dirudienez, jokalariek hitzartutako soldataren %20 besterik ez dute
jaso.
|