|
13
Pekingo Joko Olinpikoetan izango den kirolari euskaldun kopurua 13koa
izango da. Abuztuaren 8an hasiko dira Olinpiadak, 08ko 8aren 8an.
Zortzia oparotasunaren zenbakia omen da txinatarrentzat. Ez dute,
beraz, data edonola aukeratu.
1.800
Donostiako VIII. Maratoi Erdiaren parte-hartzaile
kopurua inoiz baino handiagoa izan da aurten. 1.800 lagunek eskatu
zuten 21,097 kilometroko proba honetan korrika egiteko dortsala, joan
den urtean baino ia 300 gehiagok.
250
Montmeloko auto zirkuituan 250 kilometro orduko abiadura zeramala,
Kovalainen finlandiarrari autoaren aurreko esekidura hautsi zitzaion,
eta danbateko izugarria hartu zuen. Istripu ikusgarria izan zen arren,
zorionez ez zitzaion ezertxo ere gertatu.
75
75 urteko japoniar bat Everest igotzen saiatuko da, munduko gailurrik
handiena lortuko duen pertsonarik zaharrena izateko. Duela
bost urte lortu zuen estraineko aldiz, baina iaz herrikide batek marka
kendu zion eta berreskuratu egin nahi du..
|