Apirilaren 7tik
12ra Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 48. ekitaldia egin zen.
Legazpi, Erandio, Viana, Gasteiz, Orio eta Aiako herriak zeharkatu
zituen ibilbideak, 6 etapatan. Frantziako Tourraren azken ekitaldia
irabazi duen Astana taldeko Alberto Contadorrek lortu zuen maillot
horia.
Datorren
hilean
Surf Pro Junior.
Uztailaren 24tik
27ra, Surf Pro
Junior Txapelketa
egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Azken hamarkadan izan den
Europako surf lehiaketarik ospetsuenetarikoa da, eta 130 surflarik
hartuko dute parte bertan. Aukera paregabea izango da kontinente osoko
20 urtetik beherako surflari onenen bilakaera aztertzeko.