|
Emakumeen
Bira
Aurtengo ekitaldia ekainaren 12tik 15era egingo da. Proba hau
emakumezkoen txirrindularitza egutegiko garrantzitsuenetarikoa da.
Iurretako txirrindulari elkarteak antolatu du, azken 21 edizioetan
bezalaxe. Datorren urtetik aurrera, ordea, elkarteak ez du
antolaketa-lanetan jarraituko.
Gipuzkoa
Sprint Triatloia
Datorren ekainaren 15ean, Tecnun taldeak antolatuta, Gipuzkoako
SprintTriatloia egingo da Donostian, Ondarreta hondartzan. Triatloiaren
egutegian erreferentzia izateko itxaropenarekin bultzaturiko proba
eskaintzea da antolatzaileen asmoa.
Txente
Garcia Acosta
Ekainaren 15ean Txente Garcia Acosta proba zikloturista egingo da.
Lasterketak 250 txirrindulari inguru bilduko ditu eta Errenteriatik
abiatuko da. Proba antolatzen den bigarren urtea da honako hau. !
|