Instalazioek ez dute
atsedenik hartzen
Udal instalazioek ez dituzte ateak itxiko udan,
baina kasu askotan euren ordutegiak aldatuko dituzte uztaila nahiz abuztuan. Hobe arretaz aztertzea ezustekorik ez hartzeko.
|
Uda kirola egiteko garai aproposa dela jakinik, nola itxiko zituzten, bada, garai horretan euren ateak udal instalazioek?
Hori bai, zenbait kasutan zertxobait aldatuko dituzte ordutegiak uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, beranduago irekita, goizago itxita edota eguerdian atsedenalditxoa hartuta, hain zuzen. Kontuan izan beharko da, gainera, urtean zehar igandeetan zabalik egon ohi diren zenbait instalazio itxita egongo direla bi hilabetez.
Kiroletako Udal Jauregia, eta J.A. Gasca eta Egiako kiroldegien kasua da hori. Altza, Bidebieta eta Benta Berriko kiroldegietan, aldiz, ordutegiak ez du aldaketarik izango, eta igande eta jaiegunetan irekita egongo dira goizez –Benta Berrikoa egun osoan egongo da zabalik igandeetan.
|
|
Bada beste aldaketa garrantzitsu bat ere. Izan ere, J.A. Gasca eta Egiako kiroldegiek larunbatean egun osorako ireki ohi dituzte ateak urtean zehar. Udan, berriz, goizez bakarrik. Bi hilabete hauetan, gainera, Paco Yoldiko kanpoko igerilekua ere erabili ahal izango da, egun osoan. Anoetako kanpoaldeko igerilekuak ere egunero zabalduko dira goiz eta arratsaldez..
|
Igerilekuekin jarraituz, instalazioen ordutegia baino ordu erdi lehenago ixten dira Paco Yoldi igerilekua nahiz Altza, Bidebieta eta Benta Berriko kiroldegiak.
Arautegiak agintzen duen urteko hustuketa egiteko garaia ere izan ohi da urte-sasoi hau Donostiako igerilekuetan. Hala, erabiltzaileengan eragozpen gutxiago izateko, ekaina aukeratu da horretarako
|
Erantzunak helbide honetara bidali: udala_euskara@donostia.org
Inkestaren erantzunak bidaltzeko azken eguna: uztailaren 11
|