1.- Zein urtetan sortu zen ofizialki Reala (Sociedad de Fútbol izan zuen aurreneko izena)?
1909an 1889an 1935ean
2.- Zein da Realaren palmaresa?
Liga bat eta Kopa bat
Bi Liga, bi Kopa eta Superkopa bat
Bi Liga eta Superkopa bat
3.- Zergatik esaten zioten garai batean Realari "talde igogailua"
Lehen eta bigarren mailen artean igo eta jaitsi ibili zelako
Entrenamendu saioak Ulian egiten zituelako
Babesle nagusia igogailu enpresa bat zelako
4.- 1981eko apirilaren 26an, Gijongo El Molinonen, zein emaitzari
esker lortu zuen Realak bere aurreneko Liga Txapelketa?
0-3 2-1 2-2
5.- Nork eta nola sartu zuen partidu
hartan Realaren aurreneko gola?
Lopez Ufartek, buruz
Zamorak, faltaz
Kortabarriak, penaltiz
6.- Zein denboralditan izan zen Reala
bigarren ligan eta finalista Kopan?
1982-83 denboraldian
1987-88 denboraldian
2001-2002 denboraldian
7.- Nor zen Realaren entrenatzaile
2000-2001 denboraldiaren hasieran?
Krauss Clemente Toshack
8.- Non eta noren aurka jokatu zuen Realak
2002-2003 denboraldiko lehen partidua?
Atheticen aurka, Anoetan
Rayo Vallecanoren aurka, Madrilen
Españolen aurka, Anoetan
9.- Denboraldi honetan, zein taldek kanporatu zuen Reala Kopatik
2002 urteko irailaren 11n jokatutako partiduan?
Toledok Zaragozak Beasainek
10.- Zein da Denoueix Realeko entrenatzailearen izena?
Reinhold Raynald Rainer
|
Realaren
hamar baloi
zozketatuko ditugu
MUGIk ere bat egin nahi du, noski, Realak donostiar guztioi eskaini digun denboraldi zoragarriarekin, eta lehiaketatxo bat prestatu dugu horretarako...
Galdera hauei erantzun zuzena ematen dietenen artean Realaren hamar baloi zozketatuko ditugu. Uztailaren 11ra arte jasoko ditugu erantzunak. Erantzun zuzenak, besteak beste, www.realsociedad.com gunean aurki ditzakezue.
|