 |
|
 |
 |
12
Agenda... eta gehiago
|
Gora |
 |
Mendeurrena
Martxoaren erdialdean izenemate epea ireki eta bi egun ondoren, ehun
lagun baino gehiagok eman zuten izena, webgunearen bidez, Realareko
mendeurrenaren ospakizunetan boluntario izateko. Eskaera gehienak
Gipuzkoakoak izan dira, baina badaude kanpotik etorritakoak
ere.
Vilariñotarrak
Aurtengo Jaramako Zirkuituko Lau Orduen proban, Andres eta Ander
aita-semeek
erresistentziako europar challengeko lehen proba irabazi zuten.
Hogeigarren postutik lehenengora igotzea lortu zuen Anderrek.
Richard Oribe
Igerilari donostiarrak berri onak dakarzkigu berriro
ere. Bi errekor lortu ditu Igeriketa
Egokituko Neguko Espainiako Txapelketan, Murtzian, S4 mailako 50 eta
100 metroetako probatan.
|
|
Behera |

|
Tiroketa eta
atxiloketa
Xerez futbol taldeko presidenteak, Joaquin Bilbaok,
dimisioa aurkeztu du. Izan ere, atxilotu egin zuten hiri horretako
taberna baten kontrako tiroketa batean ustez parte hartu zuelako.
Errugabea dela eta kontzientzia garbi duela azpimarratu du berak.
Tirabirak
Poloniako munduko txapelketak iskanbila ederra sortu
du txirrindularitzan. Espainiako hautatzaileak Maeztu bezalako handiak
lehiaketatik kanpo utzi ditu, eta askok ez du erabaki hori ulertu.
Materialaren
polemika
Aimar Olaizolak bereak eta bi entzun behar izan ditu
Binakako Txapelketako finalerako aukeratu zuen materiala zela eta.
Emaitzak, ordea, bat baino gehiago
isilaraziko zuen, ziur.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |