Martxoaren 29an egin zen Donostiako Atano III.ean. Martinez de Irujo
eta Goñi III.ak lehiatu zuten Olaizola II.a eta Mendizabal
II.aren kontra. Intentsitate handiko
partida izan zen, bizia, eta txapela ez zen azken tantora arte erabaki.
Martinez de Irujo eta Goñik eskuratu zuten, 22-21
emaitzarekin.
Datorren
hilean
Donostiako
Maratoi Erdia.
Maiatzaren17an egingo da aurtengo ekitaldia. Kursaalen hasiko da
lasterketa, goizeko 10etan, eta bi ordu eta hogeita hamar minutuko epea
izango dute parte hartzaileek ibilbidea amaitzeko. Izen-emate epea
maiatzaren 14ra arte izango da zabalik.