 |
|
 |
 |
05
Protagonista
|
Julen
Izagirre txirrindularia
|

Neguan pistan ibili ondoren, errepideko txirrindularitza helduko dio
Julenek.
|
| «Belodromoaren
peraltearen goialdean zaudenean beldurra sentitzen da» |
| Azetxe Donosti
Berriko Julen Izagirre ziklista donostiarrak belodromoan ahalik eta
proba onenak egitea du xede. Iaz laugarren izan zen Moyua Challengean. |
– Orain, Julen, pistan
ko-rritzea aritzen zara. Gustu-ra aritzen al zara belodromoan?
– Errepidetik pixka bat aldatzearren ondo datorkit,
eta karrerak beste era batekoak dira; dena den, errepidean
gusturago aritzen naiz.
– Zer
moduzko emaitzak lortu dituzu orain arte pistan?
– Ez naiz kexatzen, iaz laugarren postuan sailkatu nintzen
Moyua Challengeko kadete mailan.
– Pista
errepideko denboraldia prestatzeko egiten duzu ala nahiko zenuke Asier
Maezturen antzera, adibidez, pistako txirrindulari on bat izatea?
– Ez, ez pistan korritzea atsegin dut, baina errepideko
denboraldia prestatzeko jarduten dut batez ere pistan.
–
Euskadiko Sei Orduak ikusten izan al zara inoiz?
– Duela bi urte izan nintzen ikusten bai; asko gustatu
zitzaidan ekitaldi hori, baina ez pentsa halako inbidarik edo eman
zidanik…
–
Belodromoan, peraltearen goialdean zaudenean eta ziztu batean behera
egiten duzuenean, beldurrik izaten al duzu?
– Aitortu beharra dut goi-goitik joaten garenean beldur pixka
bat ematen didala, motel samar goazenean batez ere, baina egia esan
behar badut, oso gutxitan joaten gara peraltearen goialdetik.
– Inoiz
eroriko zinen, ezta?
– Bai, bai erori izan naiz, baina zorionez, ez dut min
handirik hartu.
– Pistan
aritzen zarenean zer modalitatetan korritzen duzu?
– Normalean nire mailan dauden proba guztietan korritzen
dugu, ez proba edo modalitate jakin batean bakarrik.
– Eta zer
helburu dituzu aurtengo pistako denboraldirako?
– Ahalik eta ondoen korritzea. Maila berria denez eta bertan
aritzen naizen lehen urtea denez, taldeari laguntzea izango da nire
betebeharra; izan ere, taldea eta talde lana ere garrantzitsua da
guretzat.
– Pistako
denboraldia amaitzean errepideari helduko diozu. Zertan laguntzen du
pistan ibiltzeak errepideari begira?
– Tropel barruan erosoago korritzen, ondo kokatzen ikasteko
eta esprintean ere asko laguntzen du, abiadura hartzeko, hain zuzen.
– Askok
oraindik ez zaituzte ezagutuko. Esaiguzu txirrindulari gisa zer
ezaugarri dituzun.
– Ez naiz alderdi bakar batean bereziki nabarmentzen:
igotzen, lauan, erlojupekoan... denean defenditzen naiz; erregular
samarra naizela uste dut, nahiz eta denok bezala egun txarrak ere
izaten ditudan.
– Oso
kirol sakrifikatua al da txirrindularitza? Zein da gogorragoa
errepidekoa ala pistakoa?
– Korritzen dituzun lasterketen arabera dago hori;
belodromoko probak askoz biziagoak dira eta errepideko lasterketak,
berriz, luzeagoak. Desberdinak dira. |
|
NOR DA? |
Izen-abizenak: Julen Izagirre Diaz.
Adina: 16 urte
Altuera eta pisua: 1,68 m
eta 57
kg.
Taldea: Azetxe
- Donosti Berri.
Ikastetxea: Usandizaga, 1
batxilergoa..
Emaitza onenak:
Errepidean
- 2. postua Zumaian.
- 3. postua taldeko erlojupekoan, Ordizian.
Pistan
- 4. postua Donostiako Moyua Challengean.
- 6. postua Gipuzkoako Txapelketan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |