 |
|
 |
 |
07
Ikastetxez Ikastetxe
|
LA ANUNCIATA IKASTETXEA
|
|

Kirola
egiteko kantxa handiago baten beharrean daude La Anunciata ikastetxeko
ikasleak.
|
| Kirola, errespetuz eta
bazterketarik gabe |
Ahalik
eta ume gehienek kirola egitea da La Anunciata ikastetxearen helburu
nagusietako bat, inolako bazterketarik egin gabe kirola egitea, hain
zuzen.
|
Ez da ikastetxe handiegia La Anunciata, eta horrexegatik ere
kirol-instalazioak ere bere tamainaren parekoak dira. Areto futbola
egiteko kantxa txiki bat dute, eta infantil mailako umeek ere hura
erabiltzen dute saskibaloian aritzeko. Horrekin batera, saskibaloi
txikiko kantxa bat, boleiboleko beste bat eta gimnasio txiki bat ere
badute. Julio Esteban ikastetxe horretako kirol koordinatzaileak
adierazi digunez, «beti izan dugu areto futboleko kantxa
handiago baten beharra, baina ikastetxea mendialdean kokatuta dagoenez,
ez da posible».
0tik 18 urte bitarteko 425 ikasleak inguru daude bertan eta, denek,
gehiago edo gutxiago, kirola dute bidelagun. Julio Estebanek dioenez,
«kirolari ahalik eta garrantzi handiena ematen saiatzen gara,
eta eskolako ordutegitik kanpo egiten duten kirol guztia gurasoen
elkarteek egindako lanaren bidez bideratzen da».
Kirol asko
«Gure helburua dio - Estebanek- gure ikastetxeko ahalik eta
ikasle gehienek kirola egitea da, eta tartean inolako bazterketarik
egon gabe. Horrez gain, saiatzen gara kirolean dagoen errespetuaren
balioa, adiskidetasuna eta, guretzat oso garrantzitsua dena, pertsonak
izaten laguntzen sustatzen».
Era askotako kirolak egiten dituzte La Anunciatan: boleibola, gimnasia
erritmikoa, areto futbola, futbol 8, saskibaloia, izotz gaineko
patinajea, igeriketa, atletismoa, piraguismoa, eskubaloia…
Eskaintza zabala dute, beraz, eta beraien kasuan futbolak edo
saskibaloiak ez dute halako arrakastarik. «Boleibola eta
gimnasia erritmikoa, esaterako, ikasleek asko praktikatzen dituzte.
Ahalegintzen gara, halaber, kirol ezezagun samarrak erakusten eta
ikastetxean hori egin ezin badugu, kirol horiek praktikatzen dituzten
klubekin harremanetan jartzen gara gure ikasleek haiek probatzeko
aukera izan dezaten».
Gimnasia erritmikoak nesketan duen indarrari esker, mutilek eta neskek
oro har kirola berdintsu praktikatzen dutela azaldu du kirol
koordinatzaileak. «Hori bai, mutilak kirolanitza egiten
hasten dira eta ez dute aldatzen, horietako batean segitzen baitute
gero ere. Neskak, aldiz, gimnasia erritmikoa hasten dira eta, gero,
aldatzen joaten dira».
Lankidetza La
Anunciata ikastetxeak hiriko hainbat talderekin egiten du lan
futbolean, saskibaloian, piraguismoan, igeriketan, gimnasia
erritmikoan… «eta egokia iruditu zaigunean, talde
horietatik ordezkariak etorri izan zaizkigu ikastetxera kirol jakin
bati buruzko azalpen gehiago emateko».
Kirolari bikainak atera dira ikastetxe honetatik.
«Iñigo Diaz de Cerio egun Athleticen dabilen
aurrelari donostiarrak, adibidez, gure ikastetxean ikasi zuen, eta
baita Lorena Rubiok ere. Emakume horrek Elx-eko Femesala emakumezkoen
areto futboleko Ohorezko Mailako jokalari onenetakoa da».
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |