 |
|
 |
 |
09
Ezagutu ezazu
| DONOSTIROLLER |

Haurrak, gazteak, helduagoak... Era eta adin askotako jendeak
parte hartzen du DonostiRoller-en ekintzetan. |
| Patinatzaileen topagune |
| Patinetan
ibili nahi duen donostiar orok badu horretarako aukera.
DonostiRoller-en eskutik, patinetan hainbat ekintza antolatzen dira. |
DonostiRoller lerroko patinajea, kaleetan egiten den patinajea gustuko
duen patinatzaileen talde bat da, eta duela pare bat urtetik kirol hau
praktikatu nahi duten zale guztien topagune bihurtu da.
Kalean beren kasa patinatzen aritzen ziren zaleak pixkanaka elkartzen
hasi ziren, elkarrekin irteerak egiten, eta halaxe sortu zen
DonostiRoller. Hala, sarri samar geratzen dira Donostian eta baita
handik kanpo ere lerroko patinajea egiteko eta, horrez gain, behar
bezala eguneratutako webgune bat ez ezik (www.donostiroller.com),
badute parte hartzaile samarra den foro bat ere.
Asteazkenero, esaterako, Igara aldean elkartzen dira, 19:30ean,
ibilbide erraz bat egiteko, baina erregulartasunez antolatzen dituzten
ekitaldiez gain, lerroko patinajeak tartea izan dezakeen hainbat kirol
ekintzatan ere parte hartzen dute DonostiRoller-eko kideek. Iragan
hilabetean, adibidez, Donostian jokatutako 15 kilometroko korrika
lasterketa klasikoan, patinetan karrera horretan parte hartzeko aukera
eman zuten.
HAINBAT
EKINTZA
DonostiRoller
ibilbidea: asteazkenetan Igara auzoko Carlos Santamaria
plazatik abiatzen dira ibilbide erraz bat egiteko (19:30ean).
Slaloma:
ostiraletan slalom saio bat antolatzen dute Alderdi-Ederko zelaigunean,
udaletxearen alboan (19:30ean).
Gaueko ibilbideak:
bi hilean behin Haizearen Orrazitik irtetzen dute gaueko ibilbide bat
egiteko (22:30ean).
Entrenamenduak: igande
goizetan iraupen luzeko eta abiadurako entrenamenduak egiten dituzte
Portuetxe aldean (09:30ean).
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |