![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Gune arriskutsua! Tentagarriak dira oso janariok, baina osasunaren aldetik ez dira gomendagarrienak.
Zaindu ondo elikadura
Oro har, gizaki guztientzat da garrantzitsua elikadura zaintzea eta ahalik eta ondoen jatea. Kirolarien kasuan, ordea, aparteko garrantzia du elikadurak. Eta oraindik hazten ari zareten horien artean, zer esanik ez.
|
Guztiok miresten ditugun goi mailako kirolariek izugarri zaintzen dute elikadura. Kirola egiteko, alegia, ezinbestekoa da pisu egokiari eustea; giharrei esfortzua egiteko behar duten erregaia ematea; ondorio larriak izan ditzakeen deshidratazioa ekiditeko eta ahaleginetik errekuperatzeko likido asko edatea; kirola egin aurretik sabela digestio zaileko janari koipetsuz ez betetzea...
Ez pentsatu, hortaz, goi mailako kirolariek janariarekin duten portaera arretatsua kapritxo hutsa denik. Maila horretara heldu gabe ere, elikadura zaintzea ezinbestekoa da sasoi betean egoteko eta, horren ondorioz, kirolari ona izateko. Tamalez, gehiegitan ahazten dugu hori, eta nahiago dugu patata frijitu zorro koipetsu bat barazki platerkada osasungarri bat baino. Elikadurak hiru urrezko lege ditu: denetarik jan, modu orekatuan jan eta jateko orduan ordenari eutsi. Hiru lege horiei jaramon eginez gero aurreratuta ditugu lanaren bi herenak. Denetarik jateak zer esan nahi du? Bada, funtsezko elementu guztiak izan behar ditugula kontuan gure dietan: proteinak (okela, arraina, arrautzak, potajeak...), karbohidratoak (pasta, potajeak, arroza, zerealak, ogia...), bitaminak (barazki eta frutetan nagusiki, baina ez horietan bakarrik), mineralak (janari gehienetan)... |
Oro har, elikadura orekatu batek elementu horien guztien presentzia egokia bermatzen du. Egunero jan beharko genituzke potajea, pasta edo arroza, barazkiak eta fruta, eta proteinak hornitzen dituzten arraina, haragia edo arrautzak. Kaltzioa bezain garrantzitsuak diren mineralak dituzten esnekiak ahaztu gabe, noski, haurtzaroan eta gaztaroan hartzen den kaltzioa bizitza osorako baita onuragarria.
Badira, halaber, mugatu behar diren produktuak, eta horien buruan produktu industrialak edo finduegiak daude. Adibidez, litxarreriak, gozoak, opil industrialak, prestatuta erositako janariak (konfiantza osokoak ez badira behinik behin, osasungarri askoak ere badaude eta). Gorputzak aurreko zerrendan aipatu ez ditugun azukrea eta olioa ere behar ditu, baina horiek hartzeko modu bakarra ez da hanburgesa koipetsu bat edo txokolatez beteriko opil bat jatea. Hain justu ere, eginda erosten diren produktu askotan, kostua merkatzeko, kalitate kaskarreko koipeak erabiltzen dituzte, eta horiek ez dira beti osasungarriak. Askoz hobe da entsalada edo barazkiak oliba olioz gozatzea edota fruitu lehorrak dituzten primerako koipeak kontsumitzea. Noizean behin egin daiteke, noski, bekatu txikiren bat, baina bekatutxoak eguneroko ohitura bilakatzen diren momentuan gune arriskutsuan sar gaitezke, eta ez bakarrik pisuari dagokionez. |
Gomendioak
|
1
Denetarik jan behar da, neurrian betiere. 2 Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da. 3 Bazkariak beroa eta orekatua izan behar du. 4 Afariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da. 5 Egunero bi edo hiru fruta razio jan behar da, horietako bat zitrikoak. 6 Opil edota bollo industrial gehiegi ez jan, oso koipetsuak eta azukretsuak baitira. |
7
Bazkaritan edo afaritan, egunero jan behar dira barazkiak, gordinik edo egosita. 8 Ahal dela, sasoiko elikagaiak jan behar dira. 9 Egunero gutxienez 1,5 litro ur edan behar da. Ura, eta ez freskagarri azukrez beteak... 10 Kirola egin aurretik kontuan izan: Goizez bada, 2 ordu lehenago gosaldu. Beti bezala, ondo gosaldu.
Arratsaldez bada, ohiko orduan gosaldu eta kirola egin baino lehenago digestio erraza duen zerbait jan. Esate baterako, pasta.
|
|
|