ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Mugi elkarrekin

MUGI gaitezen guztiok elkarrekin



Ikasturtean zehar hilero argitaratzen den aldizkari honen helburu nagusia kirolzale donostiarren topagune bilakatzea da. Horrez gain, izan ohi duen norgehiagoka kutsua kendu nahi diogu kirolari eta normalean hedabideek baztertu antzean izan ohi dituzten kirolak sustatu. Eta hori guztia euskaraz egin, noski.

Helburu horiek, ordea, ezin ditugu bakarrik bete, eta zuen guztien laguntza behar dugu. Ikastetxeen, kluben, federazioen eta, oro har, donostiar kirolzale guztien esku-hartzea behar du MUGIk.


Hortaz, kontatzeko zerbait baduzue, esaiguzue eta geu arduratuko gara horren berri emateaz.
Antolatzen dituzuen ekintzak (ikastaroak, txapelketak, erakustaldiak...), esku artean dituzuen egitasmoak, zuen kezka eta jakin-mina...
Zein gai edo kiroli buruzko erreportajeak irakurriko zenituzketen gustura...
Zein kirolari ezagutu nahi duzuen hobeto...
Zertan egin dugun huts...
Zertan asmatu dugun...

Zuen berrien zain gaituzue, alegia.


Oharra: MUGI dezenteko aurrerapenez egiten denez, hilabete amaiera baino hamar bat egun lehenago bidali behar dituzue zuen iruzkinak orrialdearen beheko aldean aurki ditzakezuen helbideetara, baldin eta hurrengo hileko aldizkarirako badira.



KIROLZALE DONOSTIARRAREN HILABETEKARIA

ARGITARATZAILEA: Donostiako Hiriko Euskararen Udal Patronatua
Telefonoa: 943 483 750.
Faxa: 943 483 765.
Posta-e: udala_euskara@donostia.org.
Lege Gordailua: SS-0129/03

LAGUNTZAILEA: Kiroletako Udal Patronatua.

ERREDAKZIOA: ZABALIK 2.000. Portuetxe bidea 2, 20018 Donostia.
Telefonoa: 943 317 077.
Faxa: 943 317 817
Posta-e: erredakzioa@zabalik.com