Xala
Zubieta atzeko koadroetan lagun zuela, Xala Iparraldeko aurrelariak eskupilotako Binakako Txapelketa irabazi berri du, eta hori gutxi balitz, txapelketako pilotari onena izendatu dute. Goi mailan aritu da lekuindarra.
Alvarez irabazle, xake txapelketan
Aramis Alvarez maisu kubatarrak irabazi zuen Donostiako Nazioarteko Xake Txapelketa. Finalean, beste kubatar bati, Alexis Cabrerari nagusitu zitzaion. Torneoko euskal xakelari onena Iñigo Argandoña donostiarra izan zen.
Leire Olaberria
Pistako txirrindulari honek beste arrakasta bat lortu du. Olinpiar Jokoetako brontzearen ondoren, emaitza bera lortu du Munduko Txapelketan.
|