Ia 1.700 emakumek hartu zuten parte martxoko lehen igandean antolatu zen Donostiako Lilatoiean, hots, inoiz izan den emakume kopuru handiena. Eguraldi ona, giro paregabea... eta azkenean gutxienekoa emaitza bada ere, Iratxe Aranburu zarauztarra izan zen helmugan azkarrena.
Datorren
hilean
Klasiko bihurtu den zikloturista martxa
Donostia-Baiona-Donostia nazioarteko zikloturista martxa maiatzaren 30ean jokatuko da. Lasterketa 08:15ean hasiko da Nafarroa etorbidean eta leku berean amaituko da; txirrindulariek 90 kilometroko eta 130 kilometroko bi ibilbideren artean egin beharko dute aukera.