|
550.000 Munduko hiru gizon azkarrenak elkarrekin korritzen ikustea ez pentsa gauza erraza denik eta are gutxiago merkea. Usain Bolt, Tyson Gay eta Asafa Powell elkarren aurka ikusteko 550.000 dolar ordaindu behar da. Bruselan ariko dira, udan.
50
Euskal Herriko Itzuliak 50 urte, urrezko ezteiak bete ditu aurten eta azken urteotan UCI ProTour egutegiaren barnean antolatzen den egun gutxiko itzuli garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Urtero lez, aurten ere ikuskizun handia eman zuten txirrindulariek.
4-2 Egutegi arazoak tarteko, aurten formatu ezberdin batean jokatu da Realak Aste Santuan antolatzen duen Jubenilen Nazioarteko Txapelketa. Dena den, harribitxi batzuk ikusi ahal izan dira eta finalean Valenciak 4-2 irabazi zion R. Madridi.
1.200
Inoiz izan den korrikalari kopuru handiena bildu zen Donostiako Udaberriko Lasterketan. 1.200 lagunek eman zuten izena eta azkenean Sergio Roman hernaniarra gizonezkoetan eta Claudia Behobide hondarribitarra emakumezkoetan nagusitu ziren. |