![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
MUGI gaitezen guztiok elkarrekin
|
Ikasturtean zehar hilero argitaratzen den aldizkari honen helburu nagusia kirolzale donostiarren topagune bilakatzea da. Horrez gain, izan ohi duen norgehiagoka kutsua kendu nahi diogu kirolari eta normalean hedabideek baztertu antzean izan ohi dituzten kirolak sustatu. Eta hori guztia euskaraz egin, noski.
Helburu horiek, ordea, ezin ditugu bakarrik bete, eta zuen guztien laguntza behar dugu. Ikastetxeen, kluben, federazioen eta, oro har, donostiar kirolzale guztien esku-hartzea behar du MUGIk. |
Hortaz, kontatzeko zerbait baduzue, esaiguzue eta geu arduratuko gara horren berri emateaz.
Antolatzen dituzuen ekintzak (ikastaroak, txapelketak, erakustaldiak...), esku artean dituzuen egitasmoak, zuen kezka eta jakin-mina...
Zein gai edo kiroli buruzko erreportajeak irakurriko zenituzketen gustura...
Zein kirolari ezagutu nahi duzuen hobeto...
Zertan egin dugun huts...
Zertan asmatu dugun...
Zuen berrien zain gaituzue, alegia. |
|
KIROLZALE DONOSTIARRAREN HILABETEKARIA
ARGITARATZAILEA: Donostiako Hiriko Euskararen Udal Patronatua
Telefonoa: 943 483 750.
Faxa: 943 483 765.
Posta-e: udala_euskara@donostia.org.
Telefonoa: 943 317 077.
Faxa: 943 317 817
Posta-e: erredakzioa@zabalik.com
|