Zergatik uzten diote neskek kirola egiteari mutilek baino areago, adin batera heltzen direnean? Kirolak, oro har, euren behar eta interesak aintzat hartzen ez dituelako, agian? Galdera hauek ez dira Donostian entzuten soilik, mundu zabalean baizik. Baina gurean badugu erantzun bila abiatu den ekimen bat: Itxaso izeneko egitasmoa, alegia.
Naroa Agirre goi mailako pertika-jauzilari donostiarraren irudi eder hau guztiz egokia iruditu zaigu emakume kirolariek, abiada hartu eta saiatuz gero, muga guztiak gaindi ditzaketela adierazteko.
|