Zuen berrien zain


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 8 2004/01 »  Zuen berrien zain

Zuen berrien zain

Zuen berrien zain gaude

MUGI zuekin guztiekin batera egin nahi dugu eta, horretarako, ezinbestekoak ditugu zuen ekarpenak.

Ikastetxeen, kluben, federazioen eta, oro har, kirolzale donostiar guztiek esku-hartzea behar du MUGIk.

Hortaz, kontatzeko zerbait baduzue, esaiguzue eta geu arduratuko gara horren berri emateaz:

Antolatzen dituzuen ekintzak: ikastaroak, txapelketak, bestelako jarduerak.

Zuen jarduerari loturiko berriak.

Erreportaje eta elkarrizketetarako gaiei buruzko iradokizunak.

Zuen iritziak.

Honako helbide hauetara bidal dezakezue informazioa, betiere MUGI erreferentzia argi ikusten dela:

Postaz :
MUGI
Donostiako Euskararen Udal Patronatua
Konstituzio plaza, 2. 2003 Donostia

Faxez :
MUGI
943 483 765

Posta elektronikoz :
MUGI
udala_euskara@donostia.org

Oharra: MUGI dezenteko aurrerapenez egiten denez, hilabete amaiera baino hamabost bat egun lehenago bidali behar dituzue zuen iruzkinak, baldin eta hurrengo hileko aldizkarirako badira.