![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| Kirolaren ate guztiak irekitzen dituen giltza |
|
|
Donostiako kirol instalazio nagusietan sartzeko Kiroletako Udal Patronatuaren txartela erakustea nahikoa dela esaten badizuegu, ez dizuegu ezer berririk azaltzen. Uste baino etekin handiagoa atera dakioke, ordea, plastiko zati txiki horri.
Adin guztietako milaka donostiarrek dute, jada, Kiroletako Udal Patronatuaren Kirol Txartela. Hain zuzen ere, 2003 urtean ia 40.000 lagun baliatu ziren horrek eskaintzen dituen zerbitzu eta onurez. Kirol Txartela edozein momentutan egin daiteke. Urte hasiera da, alabaina, txartelik ez duenak kirolaren ate guztiak irekitzen dituen plastikozko giltza eskuratzeko unerik egokiena. Lehendik badutenek ere aprobetxa dezakete urte berriarekin batera pizten den asmo berritzailea, txartelarekin zer egin daitekeen pentsatu eta hori gogotik astintzen hasteko. 2004 urteko aurreneko MUGI honetan, Udaleko Kiroletako Patronatuak abian duen kanpainarekin bat eginik, aipatu txarteltxoak irekitzen duen munduari buruzko informazio zabala eskainiko dizuegu. Ikastetxean zein zeuon klubetan, zuetako askok tarte zabala eskaintzen diozue kirolari, baina saio osagarriak ez daude sekula soberan. Eta, gainera, lagunarteko aisialdirako alternatiba ona izan daiteke txartela hartu eta kiroldegira joatea. Seguruenik, gurasoek ez dizuete eragozpen handirik jarriko txartela eskuratzeko ordaindu behar den dirua emateko... |
s.s." |
Gorputz malgua ezinbestekoa da gimnasta ona izateko. Diziplina eta lanerako grina ere beharrezkoak dira. | 4-5 |
| 4 >>> | |
s.s." |
Ehun urte aspalditxo bete zituen Marianistas ikastetxeak badu berezitasun bat kirolaren alorrean: badmintona.
| 6 >>> | |
|
|