Mugi 9 2004/02


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Mugi! kirol aldizkaria »  Mugi 9 2004/02

Mugi 9 2004/02
Kirola eta jolasaren arteko ekintza biribila
Gailurrean dauden pilotari profesionalekin eta noizbehinka telebistan ikusten ditugun partidu zirraragarriekin lotzen dugu euskal pilota gehienok, baina gure historia eta ohituretan sakonki sustraitutako kirola hori baino askoz gehiago da.

Garai batean, pilotalekua zen Euskal Herriko herri eta hirietan zegoen kirol instalazio ia bakarra, baita jolasleku nagusia ere. Hortaz, mutiko gehienek –neskaren batzuk ere animatzen ziren, baina urriagoak zirela aitortu behar da– maiz jotzen zuten pilota. Egun, beste kirol batzuen itzalean dago euskal pilota, gazteen artean batik bat, nahiz eta gailurrera heldu diren pilotariak futbolari ospetsuenak bezain ezagunak izan. Ez pentsa, ordea, pilota maila horretara eta modalitate bakarrera mugatzen denik. Gure-gurea izateaz gain,

aukera-zabaltasun izugarria du kirola eta jolasaren arteko ekintza entretenigarri horrek. Goi mailako pilotaria izatea oso gogorra da, baina pilota eskuan hartu eta lagunekin dibertitzeak ez du horrekin zerikusirik, eta ez du horrenbesteko ahaleginik eskatzen. Hurrengo asteotan eskuz aritzen diren pilotari onenak ikusi ahal izango ditugu modalitate horretako txapelketa nagusiak jokatzen. Ikuskizunaz gozatzeko ez ezik, beraz, euskal pilota hobeto ezagutzeko eta saioa egitera animatzeko une egokia izan daiteke oraingo hau...


s.s.
Oran dela 30 urte heldu zen gurera padela. Kirol nahiko berria izan arren, ordea, gero eta zale gehiago ditu.
| 4 >>> |

s.s.
Ikastetxe txikia izatearen eragozpen eta alde onak ikusi ditu Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolak.
| 6 >>> |