![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Eskuek ere arreta behar dute
|
Zenbaki honetan aipatu
ditugun kiroletan, garrantzi handia dute esku eta besoek, nahiz eta gerritik beherako indarra eta trebetasuna ere erabakigarri izan. Eskuei begiratu bat emateko baliatu nahi dugu tarte hau, sarritan errazegi ahazten ditugu eta... |
|
| Eskua 27 hezur dituen doitasun eta sentsibilitate handiko lanabesa da. Ohiko betekizunetara ondo egokituta dagoenez, haragitsua du esku-azpia, eta alde horretako larruazala nahiko lodia izan ohi da. Esku-gainekoa, ordea, oso fina da, eta berezko babes txikia du. Egun osoa objektu eta substantzia desberdinekin kontaktuan eta biluzik igarotzen duten eskuek asko sufritzen dute babesten ez badira, eta aurreneko neurria horien larruazala ondo elikatzea da; hau da, hidratatu eta babestuko dituzten kremak ematea. Ez pentsa hori soilik neska pinpiripen kontua denik. Krema-potoari itsasita ibiltzea ez da beharrezkoa, baina kirola egin ostean esku guztiek eskertzen dute krema-igurtzi bat. |
Ohitura horrek oso mingarriak diren erroitzak ekidin ditzake.
Azazkalak ere arretaz zaindu behar dira, kirolean ezusteko mingarriak eragin ditzakete eta. Puntu honetan, ezinbestekoa da gaztetxoen artean oso hedatuta dagoen ohitura bat aipatzea: utz ieazaiozue, arren, azazkalak jateari. Epe luzera, hatzak erabat itsustu ditzake ohitura horrek. Horrez gain, azazlak jatearen ondorioz sortu ohi diren zauri horiek infekzio iturri izan daitezke. Gainera, bazter guztiak ukitzen dituzten eskuak germenen garraiobide estimatuenak dira. Lurrean ibili ohi diren baloi, pilota eta abarrekin aritu ostean, arretaz garbitu eta lehortu behar dira eskuak. Arazo larriagoak saihestuko dira hala. |
|
|