![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Mugi 59 |
Mugi 58 |
Mugi 57 |
Mugi 56 |
Mugi 55 |
Mugi 54 |
Mugi 53 |
Mugi 52 |
Mugi 51 |
Mugi 50 |
Mugi 49 |
Mugi 48 |
Mugi 47 |
Mugi 46 |
Mugi 45 |
Mugi 44 |
Mugi 43 |
Mugi 42 |
Mugi 41 |
Mugi 40 |
Mugi 39 |
Mugi 38 |
Mugi 37 |
Mugi 36 |
Mugi 35 |
Mugi 34 |
Mugi 33 |
Mugi 32 |
Mugi 31 |
Mugi 30 |
Mugi 29 |
Mugi 28 |
Mugi 27 |
Mugi 26 |
Mugi 25 |
Mugi 24 |
Mugi 23 |
Mugi 22 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Euskararen Udal Patronatuak MUGI! Donostiako kirolzaleentzako aldizkaria aurkeztu berri du. Aldizkaria hilabetero izango da kalean eta 15.000 ale banatuko dira ikastetxe, kiroldegi, kirol elkarte, aisialdi elkarte, kultur etxe, gazte leku eta Donostiako beste hainbat leku publikotan.
Gure aisialdiaren zati handia hartzen du kirolak; gero eta gehiago dira kirola egiten dutenak edota kirolaren inguruko grina dutenak. Besteak beste, interes hori asetzeko asmotan sortu du MUGI! Euskararen Udal Patronatuak Kiroletako Udal Patronatuaren laguntzaz. Horrekin batera, irakurleek kiroletako berriak euskaraz jasotzeko ohitura hartzen joatea da helburua. Horrelaxe jasotzen du gainera, Euskararen Plan Orokorrak, kiroletako euskarazko hedabide baten sorreraren beharra azpimarratuz. Kirola gustuko duen oro izan da gogoan astekariaren zortzi orrialdeetan, baina kirolari eta kirolzale gazteen interesak eta ekarpenak izango ditu batik bat hizpide aurrerantzean. MUGI!k kirolari eta kirolzale gazteengana iritsi nahi du, izan ere, hauen behar eta |
ekarpenak zokoratuta gelditzen baitira maiz, kirol jarduera profesionalaren itzalean.
Oso hedatuak ez dauden kirolen eta aurreneko urratsak egiten ari diren kirolarien berri izatea ez da erraza izaten nahiz eta horiek garrantzi handiko ekarpenak egin. MUGI!k horiexei emango die lehentasuna, nahiz eta kirolari ospetsuen berri ere emango den. Informazio praktikoa eskainiko da, gainera. Horixe egin da, esaterako, aurreneko alerako hautatutako negu kutsuko kirolekin. Horrez gain, emozio eta esperientzia berriak eskain ditzaketen kirolei eta ohiko zirkuituetatik at daudenei ere arreta berezia eskainiko zaie hainbat erreportajeren bitartez. Bitxikeriak eta kontu ezezagunak deskubritzeko aukera ere izango da. Aldizkariak gainera, kirol eragile eta zaletu guztien parte hartzea bultzatu nahi du, horrela, kirol elkarteek, federazioek, ikastetxeek edo, oro har, irakurleek kirolaren inguruko oharrak edo berriak argitaratu nahi izanez gero, zabalik izango dituzte aldizkariaren ateak. |
| Donostiako kirolzaleentzako aldizkaria |