IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Unibertsitaterako testuak

Unibertsitaterako testuak

Unibertsitate testuak

Karlos Santamaria bekaren eta zenbait erakunderekin egindako hitzarmenen ondorioz, jakintza-alor askotariko hainbat ikerlan egiteko eta euskarazko testuak sortzeko laguntza eman du Euskararen Donostia Patronatuak.


Karlos Santamaria Ikerketa-Beka

Euskararen Udal Patronatuak Karlos Santamaria Ikerketa-Beka deitu du hainbat urtez zientzia, teknologia, gizarte-zientziak, unibertsitatea edota ikerketa alorreko gaiak euskaraz lantzeko.

Besteak beste, gai zehatz hauei buruzko lanak aurkeztu ahal ziren: multimedia eta telematika, kultur industriak eta azpiegiturak, hiri-birgaikuntzarako estrategiak, ingurugiroa, konposatu berriak eta euskal ekonomia eta enpresa.

Ikasketak euskaraz egin ondoren, ikerketak ere euskaraz egiten
dituen jende-multzoa handitzen ari da zientzian, teknologian eta gizarte-zientzietan. Lan horiei eta bere egileei bultzada eta laguntza ematea zuen helburu beka honek. Hizkuntza baten prestigioa indartzeko teknologia aurreratuenak zabaldu eta hedatzeko tresna izatea baita biderik egokienetakoa.

Euskararen Udal Patronatuak, 1995. urtean deitu zuen lehen aldiz Karlos Santamaria Ikerketa Saria (urteak aurrera egin ahala beka bihurtu dena). Karlos Santamaria donostiar zientzialari, humanista eta euskaltzalearen izena jarri zitzaion hari omen egiteko.

Aurreko edizioetan aurkeztutako lanak


1995. Ameriketak eta bertsolariak
Akzesit bat. Izaskun Andonegi eta Patxi Ezkiaga.

1995. Beira eta karbono zuntzez sendotutako polimeroen erreologia egoera solidoan.
Sari nagusia. Jose Ramon Sarasua. PDF dokumentua, 614 Kb.

1995. Anhitz: itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitza.
Xabier Arregi. PDF dokumentua, 478 Kb

1995. Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak.
Iñaki Alegria. PDF dokumentua, 590 Kb.

1996. Delitutik eratorritako erantzukizun zibila.
Nekane Ruiz. PDF dokumentua, 143 Kb.

1999. Ekonomi, gizarte eta ingurugiro birgaikuntzarako azterketa Donostialdean, Gipuzkoan eta Euskal Autonomi Elkartean.
Maria Jose Aranguren, Miren Larrea eta Iñaki Peña. PDF dokumentua, 518 Kb.



Hitzarmenen laguntzaz sortutako testuak. 1

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) egindako hitzarmenen bidez hainbat ikerlan eta testu argitarapen lagundu du:

Zuzendaritza teknikak. Pello Aramendi (Filosofia eta hezkuntza zientziak). PDF dokumentua, 833 Kb

HezkuntzaSoziopertsonala. M. Angeles de la Caba. PDF dokumentua, 419 kb


Hitzarmenen laguntzaz sortutako testuak. 2

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako egoitzarekin egindako hitzarmenen bidez ondoko testuen itzulpena lagundu du:

Zuzendaritza Estrategikoa. Lehiatzeko abantailak sortzea. PDF dokumentua, 1.1 mb.

Kasuen azterketa 1. General Motors: jauregietatik txaboletara. PDF 152 Kb.

Kasuen azterketa 2. Dell Computer Corporation. PDF dokumentua 173 Kb.

Kasuen azterketa 3. Hewlett Packard. PDF dokumentua 219 Kb.

Kasuen azterketa 4. Geyser Gastech. PDF dokumentua 239 Kb.
Ingurunea eta lehiakortasuna.
Mikel Navarro Arantzegi.
Espainiako ingurune ekonomikoa eta lehiakortasuna
PDF dokumentua, 3.04 mb

Makroekonomia.pdf. PDF dokumentua, 1.6 mb


PDF dokumentuak irakurtzeko oharrak