|
Unibertsitate testuak
Karlos Santamaria bekaren eta zenbait erakunderekin egindako hitzarmenen ondorioz, jakintza-alor askotariko hainbat ikerlan egiteko eta euskarazko testuak sortzeko laguntza eman du Euskararen Donostia Patronatuak.
|
|
Karlos Santamaria Ikerketa-Beka
|
Euskararen Udal Patronatuak Karlos Santamaria Ikerketa-Beka deitu du hainbat urtez zientzia, teknologia, gizarte-zientziak, unibertsitatea edota ikerketa alorreko gaiak euskaraz lantzeko.
Besteak beste, gai zehatz hauei buruzko lanak aurkeztu ahal ziren: multimedia eta telematika, kultur industriak eta azpiegiturak, hiri-birgaikuntzarako estrategiak, ingurugiroa, konposatu berriak eta euskal ekonomia eta enpresa.
Ikasketak euskaraz egin ondoren, ikerketak ere euskaraz egiten
|
dituen jende-multzoa handitzen ari da zientzian, teknologian eta gizarte-zientzietan. Lan horiei eta bere egileei bultzada eta laguntza ematea zuen helburu beka honek. Hizkuntza baten prestigioa indartzeko teknologia aurreratuenak zabaldu eta hedatzeko tresna izatea baita biderik egokienetakoa.
Euskararen Udal Patronatuak, 1995. urtean deitu zuen lehen aldiz Karlos Santamaria Ikerketa Saria (urteak aurrera egin ahala beka bihurtu dena). Karlos Santamaria donostiar zientzialari, humanista eta euskaltzalearen izena jarri zitzaion hari omen egiteko.
|
Aurreko edizioetan aurkeztutako lanak
1995. Ameriketak eta bertsolariak
Akzesit bat. Izaskun Andonegi eta Patxi Ezkiaga.
1995. Beira eta karbono zuntzez sendotutako polimeroen erreologia egoera solidoan.
Sari nagusia. Jose Ramon Sarasua. PDF dokumentua, 614 Kb.
1995. Anhitz: itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitza.
Xabier Arregi. PDF dokumentua, 478 Kb
1995. Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak.
Iñaki Alegria. PDF dokumentua, 590 Kb.
1996. Delitutik eratorritako erantzukizun zibila.
Nekane Ruiz. PDF dokumentua, 143 Kb.
1999. Ekonomi, gizarte eta ingurugiro birgaikuntzarako azterketa Donostialdean, Gipuzkoan eta Euskal Autonomi Elkartean.
Maria Jose Aranguren, Miren Larrea eta Iñaki Peña. PDF dokumentua, 518 Kb.
|
|
Hitzarmenen laguntzaz sortutako testuak. 1
|
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) egindako hitzarmenen bidez hainbat ikerlan eta testu argitarapen lagundu du:
Zuzendaritza teknikak. Pello Aramendi (Filosofia eta hezkuntza zientziak). PDF dokumentua, 833 Kb
HezkuntzaSoziopertsonala. M. Angeles de la Caba. PDF dokumentua, 419 kb
|
PDF dokumentuak irakurtzeko oharrak
|