ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Argitalpenak

Euskararen Donostia Patronatua euskarazko testuen argitarapena ari da bultzatzen azken urte hauetan. Horietako batzuk berak bakarrik plazaratzen ditu, beste batzuk, berriz, zenbait erakunde eta argitaletxeekin batera.

Orain, euskaraz.net web guneak eskaintzen duen aukera baliatuz, liburutegi birtual bat joan nahi du osatzen lan horiekin eta etorkizunean argitaratzen joango direnekin.

Atal honetan liburu batzuen testu osoa eta beste batzuen aipamena aurkituko duzu:


Lanerako Idazkiak

Euskararen Udal Patronatuak Lanerako Idazkiak liburuxka kaleratu du Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin, Zaharrean, Centro Erdi, Auzoa eta Dendass merkatari elkarteekin eta Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearekin lankidetzan. Donostiako merkatari guztiei banatuko zaien argitalpen honek, tresna baliagarria izan nahi du euskara normaltasunez eta gero eta maiztasun handiagoz erabiltzeko ahalegina egiten ari diren merkatari eta ostalari donostiarrentzat. Merkatariek hamaika ohar, informazio eta errotulu jarri behar izaten dituzte euren saltokietan bezeroak informatzeko, baita zenbait testu idatzi edota inprimakiak egunero bete ere. Lan horretan lagundu nahi du argitalpenak, merkatariari euskara lan esparruan erabiltzeko bidea erraztu nahi zaio argitalpenarekin zenbait aholku, ohar eta eredu eskainiz.


Donostiako Natur Ibilbideak

Donostian egin daitezkeen ibilbideen arteko batzuk jasotzen ditu gida interesgarri honek. Edozein edadetako edozeinek egiteko moduko ibilbideak dira, era askotako ibilbideak daudelako eta bakoitzak aukera dezakeelako egokien iruditzen zaiona. Ibilbideen zehar, maiz oharkabean geratzen diren natur ondasunei begiratzeko proposamena egiten digu, gainera.




Donostiako Herri Literatura


Donostiako Euskera
Atal honetan Donostiako euskal idazleen liburuak ari gara jartzen. Dagoeneko 26 egileren 48 idazlan oso osorik irakur daitezke. Horien artean Auspoa Liburutegian argitaratzen joan diren Donostiako idazleren lanak eskaintzen ditugu, besteak euskaraz.net-ek prestatu ditu. Guk prestatu ditugun testuak bi modutan aurkituko dituzu: batetik edizio gaurkotua eta bestetik, PDF formatuan, jatorrizko bertsioa. Iņaki Caminok egindako ikerketa duzue honako hau. Abiaburu bat Donostiako euskera aztertzeko lanak oinarri sendoa ezarri du gure euskara aztertzeko eta deskribatzeko. Lan zientifikoa da, baina baditu ere donostiar guztientzat jakingarri diren zenbait kontu.




Donostiaren historia


Gros Auzoa
Donostia, Gipuzkoako lehen hiribildua, Antso VI.a Jakintsuak sortu zuen 1180 urtean. Hortik abiatu eta azken hamarkadak bitarteko historia jasotzen du liburu honek.

Miguel Artolaren gidaritzapean espezialista talde batek idatzi zuen liburuaren laburpena da honako hau. Elena Legorburuk egina. Liburu hartan gaztelaniaz luze kontatzen zigutena, honetan laburrago eta euskaraz kontatzen da.
Gros auzoari buruzko irakurgai atsegin hau eskaini nahi izan dizuegu. Fermin Muņoz Echabegurenek egindako idazlanaren moldaketa duzue, Jon Muņozek itzulia.

Orrialde hauetan auzoaren historia kontatzen digute. Dunaz betetako hondartza zen garaia gogora ekarri ondoren, gaurko auzo moderno eta erakargarria izatera iritsi arteko ibilbidea irakurri ahal izango dugu.




Donostiarrak eta euskara XVI-XVIII mendeak


Unibertsitateko testuak
Aurkezten dizuegun idazlana Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Donostiako Euskararen Historia Ikertzeko bekaren emaitza duzue. Donostiarrak eta euskara, XVI-XVIII mendeak idazlanean mende horietako donostiarren arteko euskararen erabilera aztertzen dute Tomas Ugaldeberek eta Mikel Madinak. Karlos Santamaria bekaren eta zenbait erakunderekin egindako hitzarmenen ondorioz, jakintza-alor askotariko hainbat ikerlan egiteko eta euskarazko testuak sortzeko laguntza eman du Euskararen Donostia Patronatuak.


Aldizkariak



Auzoka

Donostiako eskola aldizkaria


Mugi

Kirolzale donostiarren hilabetekaria
Auzoka aldizkaria Donostiako ikastetxeetako ikasleen artean (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa) egiten den eta ikasleei beraiei zuzendua dagoen euskarazko aldizkaria da. Euskararen Udal Patronatuaren zuzendaritzapean eta Donostiako Berritzegunearen koordinazioarekin argitaratzen da ikasleak kazetari eta irakurle bihurtzen dituen aldizkari hau. Gure aisialdiaren zati handia hartzen du kirolak; gero eta gehiago dira kirola egiten dutenak edota kirolaren inguruko grina dutenak. Besteak beste, interes hori asetzeko asmotan sortu du MUGI! Euskararen Udal Patronatuak Kiroletako Udal Patronatuaren laguntzaz. Horrekin batera, irakurleei kiroletako berriak euskaraz jasotzeko aukera eskaini nahi die.