IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera » 


Nazioarteko VII. Trikitixa Jaialdia

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Nazioarteko VII. Trikitixa Jaialdia antolatu du azaroaren 22an, 20:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Zazpigarren urtez egingo den jaialdi horretan Irlanda, Italia, eta Galizia izango dira herrialde gonbidatuak. Horrez gain, Iparraldeko Zpeiz Mukaki, Bizkaiako Arantzarte dantza taldea eta Euskal Herriko beste hainbat talde. Aurtengo ekitaldiaren ardatza dantza izango da.

Osorik irakurri
 

21-11-2008

Hirigintza
Etxebizitzak eraikiko dituzte Institutu Onkologiko zaharraren lekuan
Institutu Onkologikoak Aldakonea kalean duen eraikinean etxebizitzak egitea hitzartu dute Udalak eta Kutxak. Guztira, 65 etxebizitza egingo dituzte 12.990 metro koadroko lur eremuan. Ordainetan, Kutxak 175.000 euro emango ditu Victoria Eugenia Antzokiko; programazioa indartzeko, eta horrek datorren urtean antzokiko sarreren prezioak mantentzea edo jaistea ahalbidetuko du. Gainera, Udalak etxebizitzak eraiki ahal izango ditu Lasala plazako Kutxaren eraikinean eta Osalanen lehengo egoitzan. Azkenik, Kutxak Lauaizetan duen lursail bat salduko dio Udalari Herrerako futbol zelai berria egin dezan.
- Onkologikoan etxebizitzak egiteko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Kutxak Irutxuloko Hitza
- Kutxa y Ayuntamiento formalizaron su acuerdo para derribar el actual Oncológico El Diario Vasco (I)
- El precio de las entradas del Victoria Eugenia y Gazteszena se congelará o disminuirá el año que viene El Diario Vasco (II)
- El Oncológico será derribado para construir 65 viviendas Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Hainbat jarduera antolatu dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatzeko
Azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, zenbait jarduera antolatu ditu Udalak Amnesty Internationalen, Garaipenen, EHUren, SOS Balkanesen eta Donostiako Koordinadora Feministaren laguntzarekin. Azaroaren 28a bitartean emakumeek jasaten duten indarkeriaren inguruko hitzaldiak emango dituzte. Azaroaren 24an, berriz, Kalean uso, etxean otso antzezlana eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan. Gainera, Udalak puntu more bat duten kartelak bidaliko ditu hiriko etxe eta denda guztietara, azaroaren 25ean euren leihoetan jar ditzaten. Krisi garaietan emakumeek bizi izaten duten indarkeria ekonomikoarekin amaitzea da ekitaldion xedea.
- Sexu bortizkeriari stop esateko Irutxuloko Hitza
- Un círculo violeta simbolizará en las ventanas el rechazo a la violencia contra las mujeres El Diario Vasco
- Puntazos sin violencia Noticias de Gipuzkoa

Ingurumena
Kontxako uraren tenperatura ia gradu erdi igo da 1985az geroztik
Azti-Tecnaliak egindako ikerketa baten ondorioek diotenez, Kontxako badiako uraren tenperatura 0,45º igo da azken 22 urteetan. Ikerketarako laginak 1946ko uztailaren 1 eta 2007ko abenduaren 31 artekoak dira, eta oro har, hamarkada bakoitzean uraren tenperatura 0,02º jaitsi dela diote. Hala ere, 1985etik 2007ra tenperatura 0,24º eta 0,29º artean igo da hamarkada bakoitzeko, beraz, guztira 0,45º igo da tenperatura 1985az geroztik.
- La temperatura del mar en La Concha ha subido medio grado en sólo veinte años El Diario Vasco

Gizartea
Gastronomiari buruzko jardunaldiak astelehenean hasiko dira
Datorren astelehenean hasiko da Lo Mejor de la Gastronomia X. Kongresua. Jardunaldiak hasi aurretik, ordea, musikaz eta bertsoz osatutako festa bat egingo dute igandean Kursaalean. Ferran Adria, Yodhiaki Takazawa, Jereme Leung, Kobe Desramaults eta Pino Cuttaia ere kongresuak espero dituzten 3.000 parte-hartzaileen artean egongo dira. Christian Millauk eta Rene Redzepik jasoko dituzte kongresuko sari nagusiak. (El Mundo)
- El día de la cocina guipuzcoana El Diario Vasco
- Lo Mejor de la Gastronomía prepara un décimo aniversario muy sabroso Gara
- El congreso de la mejor gastronomía fundirá lo local con lo global El País

Gizartea
Errepidean zendutako txirrindulariak omenduko ditu Kalapiek
Kalapie hiriko txirrindulari elkarteak errepidean hildako txirrindulariak omenduko ditu Bizikleta zuriak ekimenaren bidez. Horretarako, bizikleta zuriak jarriko dituzte hiriko puntu beltzetan. Lehenengo bizikleta larunbat honetan bertan jarriko dute Herreran Xabier Lertxundi txirrindulariaren omenez.
- Bizikleta Zuriak jarriko ditu Kalapiek hirian Irutxuloko Hitza
- Kalapie organiza una marcha en bicicleta para homenajear a un ciclista atropellado El Diario Vasco

Gizartea
San Tomas eguneko postuak zozketatu dituzte
Udalbatzarrak ezohiko jendetza hartu zuen atzo, izan ere, bertan egin zen San Tomas egunean txistorra saltzeko postuen zozketa. Guztira 50 postu zozketatu zituzten: 16na Gipuzkoa plazan eta Konstituzio plazan, zortzi San Juan kalean eta hamar Trinitate plazan. Bigarren urtez jarraian, gehiago izan ziren zozketan parte hartutako erakundeak ikastetxeak baino.
- Santo Tomas eguneko 50 postuak zozketatu dituzte udaletxean Irutxuloko Hitza
- Ése es mi puesto El Diario Vasco
- La lotería de la txistorra Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Adopzioari buruzko hitzaldia emango du Javier Mugicak
Javier Mugica psikologoak Adopzio-familien eta haur adoptatuen behar bereziak izeneko hitzaldia emango du 17:30ean Intxaurrondoko Txara 1 eraikinean. Bertan adopzioak abandonu egoera pairatu duten haurrei eskatzen dien esfortzuaz eta horren aurrean haurrek zein gurasoek egin beharreko lanaz ariko da. Ume Alaia adopzio-familia elkarteak aurten antolatuko duen azken hitzaldia izango da gaurkoa.
- Adopzioaren inguruko hitzaldia, Intxaurrondon Irutxuloko Hitza

Hirigintza
Topoko lanei buruzko erakusketa zabaldu dute
Eusko Jaurlaritzak Topoaren trenbidean egingo dituen lanen berria emateko erakusketa zabaldu du Sagastieder pasealekuan. Bertan ikus daitezke Loiola-Herrera eta Añorga-Errekalde lineetan zein Altzan egingo dituzten berrikuntzak. Datorrean astean Boulevard zumardian egongo da ikusgai erakusketa, eta abenduaren 10etik 13ra, berriz, Garbera merkatal-gunean.
- Topoaren lanei buruzko erakusketa Sagastiederren Irutxuloko Hitza
- Exposición sobre el Topo El Diario Vasco



http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Gida

http://www.euskaraz.net/Kultura/Euskararen_eguna/Hitzaldiak

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/EuskaraIkasteko

http://www.euskaraz.net/Laguntzak/Merkataritza/Kanpaina

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi47

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Aurkezleak

AGENDA
 
  Zientzia-Aisia: Zientziaren kutxagunea today
  Ipuinaren Ordua: Belarriak berotzeko ipun hotzak tomorrow
  Ipuinaren Ordua: Muxuipuinak tomorrow
 
|| 2008 - Azaroa  ||
A A A O O L I
  1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
   
  Hurrengo hitzorduak
 http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Jaioberriak

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/hiztegitxikia

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak/Sakelakoa

http://www.merkatari.net/

http://www.euskaraz.org/donostia

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak

http://katalogoa.donostiakultura.com/indexeusk.html

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/EuskararenArauak