|
23-07-2008
Merkataritza eta turismoa
"Q" ikurra jaso dute hiriko bederatzi taberna eta jatetxek
Turismo alorreko kalitateraren "Q" ikurrak banatu zituzten, atzo, Euskalitek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak. Ekitaldia Donostiako Aquariumean egin zen eta guztira Gipuzkoako 14 taberna eta jatetxe saritu zituzten. Horietako bederatzi donostiarrak dira. Kalitatearen ikur hori eskuratzeko nazioarteko kalitate araudia bete behar da, eta horrek bezeroekiko tratua, negozioen kudeaketa, garbitasun maila altua eta sukaldeko segurtasuna arautzen ditu.
- Hirian kalitatea Q-z idazten da Irutxuloko Hitza
- Hosteleros con Q de calidad El Diario Vasco
Hirigintza
Kale izenen plaka berriak jartzen hasi dira
Lehen plaka atzo utzi zuen agerian Odon Elorza Donostiako alkateak. Ekintza sinbolikoa izan zen atzokoa, eta bi urteren buruan plaka guztiak jarrita egotea espero dute. Erdialdean eta Loiolako Erriberetan jarriko dituzte lehenbizi plakak; erdialdean, turista gehien ibiltzen den gunea delako eta, Loiolako Erriberetan, berriz, auzoa berria izanik, oraindik ere ez dagoelako plakarik jarrita. Guztira, 4.200 plaka berri jarriko dituzte. Kaleen izena euskaraz zein gaztelaniaz antzekoa denean, euskaraz jarriko da eta ezberdina denean, bi hizkuntzetan. Donostiako Udalak 600.000 euroko aurrekontua du berrikuntza hori burutzeko.
- Kale izenen plaka berriak jartzen hasi dira hirian Irutxuloko Hitza
- Comienza la colocación de las nuevas placas identificativas de las calles donostiarras El Diario Vasco
- Renuevan las placas de denominación de la ciudad Deia
- Renuevan las placas de denominación de la ciudad Noticias de Gipuzkoa
Gizartea
Aurten ez dago eguneko zaintzailerik hondartzetan
Azken urteotan ohikoa zen zaintzaileak ikustea, egunean zehar, hiriko hondartzak zaintzen. Aurten, ordea, Donostiako Udaltzaingoan izandako berrantolaketen ondorioz, kendu egin behar izan dute zerbitzu hori. Izan ere, aurten inoiz baino jende gutxiagok eman du izena udan udaltzaingoan lan egiteko. 150 gazte baino gutxiagok egin zuten sarrera-azterketa eta horietatik 42k gainditu dute. Aurreko urteetan 90 pertsona gehiago izaten zituen udaltzaingoak udan; beraz, aurten zerbitzuak murriztu egin behar izan dituzte. Hala ere, gaueko zaintzaile zerbitzua mantendu egin dute.
- La escasez de guardias de verano elimina los agentes con uniforme en las playas de Donostia Deia
- La escasez de guardias de verano elimina los agentes con uniforme playero Noticias de Gipuzkoa
Artea
"Literaturaren aurpegiak" erakusketa ikusgai Okendo kultur etxean
Daniel Mordzinskiren argazki erakusketa ikus daiteke egunotan Okendo kultur etxean. Guztira, 59 idazleren argazkiak jarri ditu erakusketan, gehienak iberoamerikarrak. Euskaldunen artean, Francisco Javier Irazoki, Bernardo Atxaga, Fernando Aranburu edo Jon Kortazar aurki daitezke. Mordzinskiren asmoa idazleak bere ohiko ingurunetik kanpo erakustea izan da, idazleen bizimodua ikusleei helaraztea, alegia.
- Espioia idazle artean Irutxuloko Hitza
- Una exposición en Okendo intenta mostrar lo que el escritor nunca nos contará El Diario Vasco
- La otra cara de los escritores Noticias de Gipuzkoa
Kultura
Joxe Aierberi buruzko liburua kaleratu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak donostiarrari buruzko liburua kaleratu du "Auspoa" bildumaren barruan. Aginduari zor lanak Aierberen bertsoak biltzen ditu, baita Joxemari Iriondok hari egindako elkarrizketa ere.
- Bertsoa bidelagun Irutxuloko Hitza
Gizartea
Haurrentzako aztarna jolasa antolatu dute
Ekitaldia 17:30ean izango da Ametzagañako parkean. Ametzagañako berritze-lanetan diharduten elkartruke proiektuko gazteek antolatu dute 5 eta 12 urteko gaztetxoei zuzendutako aztarna jolasa. Donostiako eta Wiesbadeneko gazteak hartzen dute parte elkartrukean, eta Donostiako Udalak eta Aranzadik antolatu dute egitasmoa. Gaur arratsaldeko aztarna jolasaren helburua, gazteen arteko elkartrukea eta parkea ezagutaraztea izango da.
- Haurrentzat aztarna jolasa Ametzagala parkean Irutxuloko Hitza
|