IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Euskara Ikasten

Euskara Ikasten
Euskara ikasten
Euskara ikasteko edo hobetzeko ahaleginetan ari direnei laguntzeko prestatu dugu Euskara ikasten atala. Hala eta guztiz ere, aurkezten ditugun baliabidetako asko euskaraz diharduen edonorentzat dira lagungarri.

Donostiako euskaltegien zerrenda prestatu dugu, bakoitzaren telefono eta helbidearekin, euskara ikasteko asmoz dabilenak nora jo jakin dezan. Donosstiako Euskara Zerbitzuak ikasten ari diren Donostiarrei ematen dien laguntzen berri jaso dugu ere: Euskara Ikasteko Laguntzak orrian. Hor aurkituko duzue ere laguntzak eskatzeko inprimakia (PDF nahiz Word-erako DOC formatuan), horretarako jarri ohi den aldian eskabidea bete eta Euskara Zerbitzura ekartzeko edo Internez bidez ONA txartelarekin edo Nortasun Agiri elektronikoarekin bideratzeko.

Ikasleei zuzendutako laguntza berezi horiez gain, haientzat bereziki baina baita euskaldun guztientzat interesgarri diren zenbait tresna bildu ditugu Euskara Ikasten izeneko atal honetan: Hiztegiak, Entziklopediak eta bestelako Hizkuntza Baliabideak

Euskararen oinarri-oinarrizko hitzak eta esaldiak, gurera hurbiltzen diren turistentzat.

Zortzi hizkuntza: euskara, gaztelania, katalana, galegoa, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana.