|
|
Kirol eta aisialdi ekitaldietako
|
|
Aurkezleentzako ikastaroa 2010
|
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, iaz antolatutako aurkezle euskaldunentzako ikastaro aitzindariaren harrera eta emaitza onak ikusita, bigarren ikastaroari ekitea erabaki dugu. Gainera, joan den urteko esperientzian oinarriturik, ikastaro osatuagoa antolatu nahi izan dugu, sakontasunean jauzi garrantzitsu bat eginez. Horregatik aurtengo ikastaroa 40 ordukoa izango da. Beste abantaila garrantzitsu bat ikastaroa MINTZOLAn kokatzea izango da, hau da, ahozko kultur adierazpideen ikerkuntza eta berrikuntza landu eta zabaltzeko gunean.
Ikastaroa 40ordukoa izango da eta zortzi larunbatetan banaturik eskainiko da, urtarriletik maiatzera bitartean. Ikastaroan, batetik, alderdi teorikoak eta praktikoak landuko dira eta, bestetik, euskal aurkezle ezagun batzuen esperientzia eta aholkuak jasotzeko aukera izango dira.
Norentzat : Orokorrean, eginkizun horretan aritzeko gogoa izan dezakeen edonorentzat. Hala ere, nagusiki, gaur egun eginkizun horiek betetzeko premia izan ohi duten ekitaldiekin lotura estua duten hainbati begira egituratu da ikastaroa, hala nola, kirol federazio edo klubetan aritzen direnei, ekitaldietako antolatzaileei, begirale eta dinamizatzaile lanetan aritzen direnei, kazetaritza edo kirol hezkuntza arloko ikasleei, etab.
Non : MINTZOLA egoitza. Subijana etxea. Kale Nagusia 70. Villabona
Izena emateko epea : Abenduaren 14tik 30era.
Matrikula : 80 euro. Plaza mugatuak.
Izena ematean ez da diru sarrerarik egin behar.
Izenematea egiaztatzerakoan adieraziko da non eta nola ordaindu.
Izena emateko:
Izena emateko ondorengo dokumentua bete eta bidali:
Izena emateko orria
Helbide honetara bidali: joseba_urzelai@donostia.org
Argibideak :
- Donostiako Euskararen Udal Patronatua 943 483 750
- Gipuzkoako Foru Aldundia 943 112 324
|
|
Ikastaroaren egitaraua
|
|
EGUNA
|
IRAKASLEA
|
ORDUAK
|
EDUKIA
|
|
Urtarrila 23
|
Manu Marañon
|
9:00-14:00
|
- Arnasketa. Abiadura. Isiluneak
- Gorputz mintzaira eta ahotsa
- Aurkezpenaren prestaketa
- 1. praktika
|
|
Urtarrila 30
|
Julia Marin
|
9:00-14:00
|
- Idazkuntzaren oinarriak.
- Esatezko testuaren ezaugarriak
- 1. praktika
|
|
Otsaila 6
|
Manu Marañon
|
9:00-12:00
|
- Autoestimua. Konfiantza
- Jarrera. Sinesmenak. Motibazioa
- Arketipoak-energiak.
- Urduritasuna-estresa.
- 2. praktika.
|
|
Haizea Muñoz
|
12:15-14:00
|
- Ahotsaren azalpen orokorrak eta praktika.
|
|
Otsaila 20
|
Julia
|
9:00-12:00
|
- Euskararen prosodiarantz
- Testu berridatziak ahots gora irakurtzea
|
|
Mahaingurua hainbat aditurekin
|
12:15-14:00
|
- Aldez aurreko prestaketak
- Gomendio nagusiak orokorrean
|
|
Martxoa 6
|
Manu Marañon
|
9:00-11:45
|
- Gidoia. Inprobisazioa
- 3. praktika
|
|
Julia Marin
|
12:00-14:00
|
- Testu irakurriaren naturaltasuna
|
|
Martxoa 27
|
Julia Marin
|
9:00-11:45
|
- Testuaren interpretazioa
|
|
Haizea Muñoz
|
12:00-14:00
|
- Ahotsa. Praktika.
|
|
Apirila 17
|
Jon Alegria
|
9:00-11:00
|
- Kirol ekitaldi motak.
- Tresneriaren praktika
|
|
Manu Marañon
|
11:15-14:00
|
- Adibideak ikusi eta komentatu. Bideoak
- Laburbilketa: abiadura, isiluneak, estresa...
- 4. praktika
|
|
Maiatza 8
|
Julian Marin
|
9:00-11:e0
|
- Praktika librea.
- Azken gogoetak
|
|
Manu Marañon
|
11:15-14:00
|
- Sari banaketen praktika
- Ikastaroaren balorazioa
|
|
| |
 |
 |
|